‘Barruko deslokalizazioa’: Italian langileak greban asteko lanaldia 84 ordukoa ez baina 40koa izan dadin

  • 12 x 7, aste eta jai atsedenik gabe, hamabi orduz zazpi egunetan eta urte osoan. Europan gertatzen ari da 2021ean eta ez bazterreko ofizioetan, eremu aberatsetako industrian baizik. Horra antropologo batek ‘barruko deslokalizazioa’ deitu fenomenoa: Txinako prezioetan ekoizteko Txinako lan-baldintzetan lan egin baina… etxean bertan. Nagusiki etorkinek nozitzen dituztelako izango da gure titularretaraino iritsi ez izana.

Texprint fabrikaren atarian grebari hilabete luzez eutsi dioten langile etorkinak.  “Esklabo sekula gehiago ez. Bizitza ederragoa nahi dugu” dio banderolak.
argazkia: Produzioni dal Basso
Texprint fabrikaren atarian grebari hilabete luzez eutsi dioten langile etorkinak. “Esklabo sekula gehiago ez. Bizitza ederragoa nahi dugu” dio banderolak. argazkia: Produzioni dal Basso
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lan gatazken aktualitatea jorratzen duen Labor Notes-etik jakinarazi du Morganne Blais-McPhersonek urriaren 28an: “Oihalgintzako langile etorkinek 84 orduko lan-astearen kontrako borroka luzea irabazi dute Italian”. Janzkien industrian sona duen Praton gertatu da, Florentziatik hurbil. “Nekatuta lan egitez egunean 12 orduz, astearen zazpi egunetan, oihalgintzako langileak daude Italian ‘8 x 5 eskubidea’ –zortzi orduko lanaldia asteko bost egunetan– lortzeko gero indartsuagoa den mugimenduaren muinean”.

Urriaren 12an Pratoko Texprint fabrikara itzuli ziren hiru langile pakistandar, urtarrilean 40 orduko lan astea lortzeko abiatutako greba irabazita. Sarreran ongi etorria egin zieten beste langile gehiagok eta Si Cobas sindikatuko kideak oihuka: “Mai piu schiavi!” (Esklabo sekula gehiago ez). Si Cobasek adierazi zuen espero zuela konpainiak laster berriro onartzea  greban parte hartutako gainerako langileak.

Texprinteko gatazkak egun argira ekarri du Italiako industriaren barruan hainbat obrerok nozitzen dituzten lan baldintza harrigarriak (Europako estandarretarako) eta zein bortizki erantzuten dieten ugazabek bezala estatuak haien eskariei.     Modaren alorrean Made in Italy ospetsua ekoizten duen industriaren gune gotorretakoa baita Prato, Italiako Toskanan.

Publikoan ukatu arren, aspalditik zen jakina Pratoko industrigunean eguneroko 12 orduko lanaldietan ari zirela Txinatik, Asia Hegoaldetik eta Afrika Ekialdetik etorritakoak, sarritan kontraturik gabe. Texprint konpainiak bere burua honela aurkezten du webean: “Gure produktuak azken tendentziei jarraituz egindako ikerketa zorrotzen emaitza dira. Team espezializatu bat daukagu une bakoitzeko modari adi”. Irudi fashion-aren gerizpean, ordea, Texprintek esklabotzaren pareko baldintzetan enplegatzen zituen obreroak klase guztietako oihalak estanpazio digitalez koloreztatzeko makinak mugiarazteko

Beharginetako askori aprendiz kontratua egina zioten, zergak bezala karga sozialak gutxitu eta langilea prekariotzan atxikitzeko. Oihalgintzak Italia mailan daukan hitzarmenak obreroei bermatu arren opor eta jai egunen ordainketa, gaixotasunagatiko atsedenaldia, lan istripuen kalte-ordainak eta beste, Telprintekoek horrelakorik ez zeukaten batere.

Hauetako batzuek Sindacato Intercategoriale Cobas (SI Cobas) sindikatu txiki bezain borrokalariarengana jo zuten. 2010ean fundatutako Si Cobas (‘Cobas’ da Comitati di base laburtuta)  bereziki Italia iparraldean da ezaguna, logistika alorreko langile etorkinen eskubideez okupatzen da. Gogor fama dauka, erabiltzen dituelako grebak, kale mozketak eta lantokien blokeatzeak. Horrelakoetan ugazabak saiatzen dira hesia saihesten, materialak sartu eta ateratzeko auto partikularrak erabiliz, lanak beste fabriketara eramanez, eta abar. Aldiz, langileek hesia eguneroko 24 orduetan irmo atxikitzeko laguntza behar dute inguruan, janaria dela, lotarako kanpalekua… eta ugazaben matoiei aurre egitea.

ESKLABO IKUSEZINAK
Matoiak aipatzea ez da ahoberokeria. Abuztuan konpainiak bidalitako gizonek makilak eta harriak hartuta eraso zieten piketean zeudenei, eskuak garbitzen zituzten polizien aurrean, irudiak zabaldu ziren sare sozialetatik. Ez da soilik Texprinten gertatu, Praton bertan urriaren 11n Dreamland konpainiaren atarian protestan ari ziren langile etorkinak jipoitzera joan ziren baseballeko makilak hartuta ugazabak eta hauek ekarritako morroiak. Lau obrero bidali zituzten ospitalera zaurituta. Mafiaren esku hartzea ere salatu dute langileek.

 

? FATE GIRARE Questi qui sono alcuni dei picchiatori pagati dalla azienda #Dreamland di #Prato per aggredire gli operai...

Posted by SI Cobas Prato e Firenze on Tuesday, October 12, 2021

Gertakizunaren irudietan nabarmena da erasotzaileetako batzuk jatorriz txinatarrak direla, eta badu azalpena. Italiaren oihal esportazioen %20 inguru ekoizten duen Prato hiri industrialean langileen %24 atzerritarrak dira eta hauen erdia baino gehiago txinatarrak, ofizialki 12.000 pertsona baina zenbait iturriren ustean 20.000tik gora. Txinatarrek Praton kudeatzen dituzten 3.000 tailerrak dira Made in Italy saltzen duten konpainien azpi-kontratak, Europan indartsua izan arren gutxi aipatzen den barruko deslokalizazio deituaren adibide garbiak.

Délocalisation sur place –hitzez hitz deslokalizazioa lekuan bertan– Emmanuel Terray antropologoak asmatu zuen 1999an deskribatzeko globalizazio neoliberalaren osagai funtsezko hau. Bertako deslokalizazioak azaltzen du nolaz parperik gabeko langile atzerritarren enplegatuz metropoli kapitalistan bertan kopiatzen ditugula Hirugarren Munduan obreroek nozitzen dituzten lan baldintza berdinak: soldata izugarri motzak, babesak ezabatzea, sindikatzeko eskubiderik ez, mugarik gabeko lanaldiak, beltzean kobratzea…

“Ondorioz –zioen Terrayk duela bi hamarkada eta geroztik gauzak ez dira zuzendu– beren jarduera deslokalizatzeko aukerarik ez duten enpresek legez kanpoko lana erabiltzen dute kanpora deslokalizatuko balute bezala, horra zer den délocalisation sur place. Hein batean barruko deslokalizazioak are abantaila handiagoak ematen dizkio ugazabari atzerrira deslokalizatzeak baino, zeren eta azken honekin badauzkazu batetik epe arazoak (gehi kanpoan ekoiztutakoa hona ekartzearenak) eta bestetik zenbait teknikari edo arduradun bidali behar dituzu atzerrira, gastu gehiago”.

Paper guztiak eskuratu ezinik dabiltzan etorkinek, beraz, zeregin funtsezkoa daukate hemen bertan, ustez lan merkatua araututa daukan Mendebalde aberatsean kosteak apaltzeko garaian, eta oso nabarmen bost sektoretan, Terrayren analisian. Obra publikoen alorrean, administrazioen kontratuak lortzen dituzten konpainia handiek beren enplegua garbi edukitzen dute baina lan guztiak egin behar dituzten azpi-kontratek prezio merkeen gerran sartzeko etorkin ez arautuetara jo beharra daukate. Ostalaritza da lan beltzaren epidemiak jotako bigarren sektorea, ostatu, hotel eta abarrak. Hirugarren dator oihalgintza. Eta beste biak dira pertsonen zainketa eta nekazaritza, eskulan merkea eta asko behar dutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Eguneraketa berriak daude