ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Urrutiko palmondoan hamalau, gerturatu eta hogeita hamabost

Xalba Ramirez @xalbaram
2021eko azaroaren 28a

Euskal folklorea reggaera emana. Ideia sinple batean laburtzen da Reggaean jarrai lan kolektibo eta korala. Euskararen tradizioa ulertzeko era ireki eta bizia, fosiletik ezer ere ez duena.

Herri kantu tradizionalak, XIX. mendeko egileen sortak –Xenpelar, Bilintx, Iparragirre– eta 60ko eta 70eko hamarkadako euskal kantagintza berria –Iriondo, Lete, Laboa, Balentzia–. Hiru ildo horiek jamaikar oldie ikuspuntutik jorratuak: ska, rocksteady, skinhead reggae, roots pixka bat... Taldeek badakite, eta maite dute musika hori.

Eta, garrantzitsuena, hamalau musika talde batu direla 35 zigilu eta elkarterekin auzolanean lana kaleratzeko. Reggaeren maitaleak auzolana du maite.

Hemen dira –merezi du denak aipatzea– Errementarians & Sanfran Koriue, MG Banda, Skabidean, Steady Rockets, Trikoma Banda, Sound Riders, Skakeo, Tacumah, Siroko, Ama Rebel, Fermin Goñi & Agromondarrak, Jahgoikoa eta Reggaezaharra, Xiberoots eta Euskatalites. Ezagunagoak batzuk, kasik hemen baino topatuko ez ditugunak beste batzuk. Zazpi estudiotan grabatua, soinu ezberdinak proposatzen dira, estetikan bat egitea lortuz.

Kaskamutilek eta kaskaneskek erakusten dute, behin eta berriz, estereotipoen gainetik aberastasuna dela beren altxorra. Musika beltzaren lurrikara izan zen Jamaikatik, Euskal Herriaren iturriraino egiten dute salto, hainbat estilori arima bera gehituz.
Berritzeko era ugari daudelako. Baina denek elkarbanatzen dute bat: entzuten jakitea. Belarri, bihotz eta begiekin entzutea. Komunitateari itzultzen zaio zintzotasunean. Martxan jarri Sound Systemak, Euskal Herri tropikala ez dadin izan utopia.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Diskoak

Diskoak kanaletik interesatuko zaizu...
2021-11-21 | Iker Barandiaran
Mondraueko musikaren arkeologia

Arrasaten jardunaldi oso bereziak antolatu dituzte azarorako. Herrian jaio berri den Ez Donk Amaitu izeneko ekimenak, punkaren iragana, oraina eta etorkizuna balioan jarri nahi duenak, Arrasateko 80ko hamarkada nolakoa zen erakusteko, gogoratzeko eta ikasteko hainbat ekintza... [+]


2021-11-14 | Xalba Ramirez
Estralurtarrak: inoiz izan ez den talde bat?
Another Frontline Compilation 94/00 | Estralurtarrak | Hegoa diskak.

Whatsapp bidez heldu zait. Kobaneko Josebak entzun berri du Paralelo3-n, 1990eko hamarkadako Iruñeko elektronika talde baten kantu bilduma kaleratu duela Hegoa Diskak diskoetxeak. Diskoetxea... [+]


2021-10-31 | Xalba Ramirez
Laranjondoari eta etxeko beste zuhaitz guztiei
Krak | Maite Larburu | Zart.

Manex eta Ximun Fuchs eta Maite Larburu. Hirukote bat oholtza gainean, Amua antzezlanean, maitasunaren gogoetan: “Bi laranja erdi eta hiru bihotz”.

Antzerki obra baterako egindako soinu banda? Edo disko bat antzezlan bihurtuta?... [+]


2021-10-24 | Iker Barandiaran
Garapen natural eta heldua
Cavaré | Northagirres | Folc Records.

Urretxu edo Zumarraga entzuten dudan bakoitzean hango The Hot Dogs! taldeaz oroitzen naiz ezinbestean. Hango ia erreferente bakarra dut eta ez edonolakoa gainera.

Pandemia betean ikusi nuen Northagirres taldea zuzenean... [+]


2021-10-10 | Iker Barandiaran
Gogoz berpiztu
Phoenix | The Clayton | Autoekoizpena.

Aramaio Arabako herri euskaldunena da, hurbiltasunagatik Arrasaterekin lotura handia daukana. Hala, aramaioarrek gertutik bizi izan dute alboko herriak (izan) duen musika bizitza handia. Dena den, gutxi dira han sortutako taldeak eta... [+]


Irakurrienak
ASTEKARIA
2021eko azaroaren 28a
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude