Karbono merkatuak adostu dituzte Glasgown, sistemak bere horretan segitzeko gisan

  • Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak murrizteko asmoz, 1997an izenpeturiko Kyotoko Protokoloak ekarri zuen karbono merkatuaren aukera, ondotik Parisko Akordioak gauzaturikoa eta behingoan, Glasgowko gailurrean xeheki adosturikoa. Munduko kutsatzaile handienak pozik agertu dira lortutakoarekin, ekologistak eta Hegoko autoktonoak haatik kezkaturik eta haserre. Hain zuzen, karbono neutraltasunaren izenean, kutsatzen segitzeko aukera irekitzen du mekanismoak, lurren ustiapen basatia areagotuz gainera.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez da kasualitatea kutsatzaile nagusienak karbono neutraltasunaz mintzo badira etengabean, eta COP26an karbono merkatuaren alde hitz egin badute: business as usual [negozioa beti bezala] gisa segitzeko bidea dute, klimaren, bioaniztasunaren eta giza eskubideen kaltetan” CCFD-Terre Solidaire Gobernuz Kanpoko Erakundeko Myrto Tilianakiren irakurketa dugu hau. “Karbono merkatua” eta “karbono neutraltasuna” terminoen atzean gordetzen dena ulertzeko tartea hartu beharra dago, susmagarri ditugulako ikusita klima larrialdiari aurre egiteko aterabide gisa jartzen dituztela multinazional boteretsuenek, Iparreko herri aberatsek, petrolio enpresek eta finantza munduko handienek.

1997an Kyotoko Protokoloak planteaturikoa eta 2015eko Parisko Akordioko seigarren artikuluak karbono merkatuaren inguruan dakarrena adostu dute Glasgown. Adosturikoa irudikatzeko konparaketa sinple bezain argia plazaratu zuen Greta Thunberg ekologista gazteak: “Poztasunez jakinarazten dizuet irain neutraltasuna finkatu dudala: zeozer desegoki esaten badut, hitzematen dizuet esan atsegin batez konpentsatuko dudala”. Horretan gara: karbono kuotak gainditu arren, isurtzen segitzeko gisan A estatuak edo enpresak erosi ditzazke B estatu ala enpresari erabili gabeko isurketa kuotak edota karbono xurgaketa dakarten proiektuei esker lortu karbono kredituak; karbono neutraltasuna segurtatuz tratuari esker. Aldekoen hitzetan isurketen gutxitzea “akuilatzeko” tresna egokia da, “borondatezkoa” izanik gainera. Kontrakoen hitzetan, aurpegia berdez pintatu eta kutsatzen segitu ahal izateko bidea dakar.

Berez klima aldaketari aurre egiteko beharrezkoa dugu karbono neutraltasuna, zientzialari adituez osaturiko IPCC egiturak abisua eman zigun uda honetan: beroketa klimatikoa 1,5 gradutan mantentzeko behar dugu karbono neutraltasuna 2050erako. Baina ez da dudarik greenwashing edo garbiketa berderako helburu –karbono neutraltasuna– eta bide –karbono merkatua– izan daitezkeela ere; eta Glasgown entzundakoa kontuan harturik badirela ere. Adosturikoa “deitoragarritzat” jo dute talde ekologistek. Ondokoa dio Greenpeacek: “Estatuen traizioa bikoitza da. Batetik, herri zaurgarrienek beharrezko dituzten finantzamenduak ez dituzte mahai gainean jarri nahi; bestetik, karbono kredituak bideratzen dituzte, zigorrik gabe kutsatzen segitu ahal izateko, Parisko Hitzarmena greenwashing-erako makina erraldoi bihurtzeko arriskua hartuz”. Deitoragarritzat, adibidez, adosturiko karbono merkaturako Indiak, Brasilek eta Txinak esku artean atxikitzen dituztela 2013 urteaz geroztik metatu 300 milioi karbono kreditu –konparatzeko, Europako lehen gaien industriak (meatzaritza, petrokimikoa, siderurgia, papergintza,...), hegazkintzak eta energiaren sektoreak isuritakoaren 1/5aren heina–. Baldintza hori segurtatu nahian zebiltzan eta lortu dute.

Kutsatzaileek beharrezkoa duten “soluzioa”

Begibistakoa gelditu da estraktibismoan diharduten enpresa eta lobbyek Glasgown ukan duten presentzia: 503 ordezkari orotara, Global Witness GKEak egin kontaketari segi. Tartean, IETA Emisio Eskubideen Aldeko Nazioarteko Elkartea, klima politikak bideratzen dabilena, eta estraktibista kutsatzaile handiz osaturikoa –Shell, Chevron, BP, Total petrolio konpainiak, besteak beste–. Izenak dion bezala sutsuki dabil karbono merkatuaren alde.

Karbono neutraltasuna “statu quo-a mantentzeko tranpa” dela irakurri daiteke CCFD-Terre Solidairek ateratako Compensation carbone: tout sauf neutre! (“Karbono konpentsazioa: neutroa izan ezik, beste guztia”) txostenean, eta hori, isurketak gutxitzeko beharra saihesteko bidea irekitzen duelako. Gainera, lurraren ustiapenaren emendioa dakar joerak: “Karbonoa xurgatzeko hamarnaka milio hektarea liratezke behar eta lur bilatzaile olde horrek naturaren finantzarizazioa ekarriko luke”. Oxfam-ek iaz jakitera eman zuen karbono neutraltasunaren helburua gauzatuz gero ez litzatekela gehiago nekazaritzarako lurrik –1,6 bilioi hektarea oihan beharko lirateke, hau da, bost aldiz Indiaren azalera–. Joera honen ondorioz 2050 urterako jakien prezioa %80 igoko litzateke, GKE honen arabera. “‘Soluzio’ hauen eraginez gosetea, lurren desjabetzeak, bioaniztasunaren galera eta giza eskubideen zangopilatzeak emendatuko dira, kutsatzaileek aitzakia gisa erabiltzen dituztelarik kutsatzen segitu ahal izateko”, Armelle Le Comte, Oxfameko kidearen hitzetan.

Glasgown ez dute onartu lurrak karbono merkatuetatik kanpo uztea –nahiz eta ekologistek eta Hegoko herri pobreek hori zuten baldintza gisa jarrita–. Lur hauetan direnen biziraupena eta elikadura burujabetza badira jokoan. COP26: les peuples autochtones victimes du marché carbone (“COP: herri autoktonoak karbono merkatuaren biktima”) artikulua plazaratu zuen Mediapart-ek Glasgowko gailurraren biharamunean. Total petrolio multinazionalak Kongoko Errepublikan bideraturiko 40 milioi akaziako monokultura jartzen du adibidetzat –Climate Accountability Instituten sailkapenaren arabera, munduko hogei enpresa kutsatzaileenen artean dago Total–. “Autoktono eta laborariak haizaturik, 40.000 hektarea nahi ditu Totalek, bertakoa ez den espezie baten monokulturaz estaliz sabana”.

Oihanen landaketa, urtegi hidroelektrikoen eraikitzea, eremu naturalen babestea... hamaika bide daude karbono konpentsaziorako. Arazoa da Iparrekoek kutsatzen segitu ahal izateko, proiektu hauek Hegoan eraikitzen dabiltzala. Kapitalismoaren eta kolonialismoaren aurpegi berria dugu. Herritarren eta autoktonoen eskubideen bermea seigarren artikuluan sartzea eskatzen zebiltzan ekologistak, baina ez da halakorik onartu Glasgown. Ikusi beharko da zer nolako pisua ukanen duen, baina, salaketa sistema baten sortzea onartu dute, eskubideen errespetu-ezak salatzeko gisan.

Glasgowkoa herri aberatsen gailurra izan dela entzun da. Hori horrela da, eta asumitua daukate 2100erako 2,7 graduko “beroketa katastrofikoa” ezingo dugula saihestu. Uda honetan ezaguturiko IPCCren seigarren txosten alarmista ez da nahikoa izan aldaketa bideratzeko. Berdin segituko dugu, hezur-muinaraino izorratuz Hegoko lurretan bizi direnak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


2025-04-30 | Nicolas Goñi
India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Eguneraketa berriak daude