Ke saltzaileak

Ekintzaile indibiduala protagonista duen finantza erakunde baten azken iragarkia: Amesten duzun proiektua egia bihurtu daiteke. Diru laguntza baten bitartez, originala den ideia, proiektua, gorpuztu eta enpresa batean eraldatuko da, norberaren esfortzuaren bitartez. Administrazio publikoek urteak daramatzate ekintzailetza mota hori sustatzen, 2008ko Atzeraldi Handitik ona indar handia hartu duenak. Gazte langabezia tasa handia; kapitalaren alde erregulatuta dagoen lan merkatua; bizitza kostu hazkorrak; bizitza duin bat eskuratzeko enpleguak gero eta murritzagoak: garai hauetan; instituzio publikoen hautua argia da.

Pentsamendu positiboa oinarria duen bizitza filosofiak gero eta marketin indartsuagoa dauka bere alde. Adorea baldin baduzu, zure helburuak lortuko dituzu. Buruan duzun ideia hori jarraitu, kementsu. Merezi duzuna lortuko baituzu. Pentsamendu positiboa bultzatzen den ekintzailetza mota horrekin oso ondo lotzen da. Bestetik, meritokrazia daukagu. Merituen arabera lanpostua eta arrakasta lortuko dugu. Hoberenek hoberena lortuko dute. Gehiago ikasi, gehiago lan egin. Esfortzuaren bitartez, lehiatu eta merezi duzuna lortuko duzu.

"Meritokraziak sustatzen duen arrakastarekiko jarrerak irabazleen artean harrokeria sustatzen du, galtzaileen artean, aldiz, umiliazioa"

Nor egon daiteke meritokraziaren aurka? Merituak egin dituztenak lanpostu hoberenekin ordainduak baitira. Nor egon daiteke ekintzailetzaren aurka, norbere ametsak egia bihurtzearen kontra? Nor egon daiteke esfortzu indibidualean oinarritutako pentsamendu sistema baten aurka?

Gure gizartean gero eta indartsuagoak diren ideia horiek tranpa handia ezkutatzen dute. Ekintzailetza indibidual arrakastatsuen atzean –“garaje-ekintzailearen” irudi erromantikoaren eredu–, nor dagoen aztertu beharra dago. Sarritan baliabide ekonomikoak dituzten familiako kideak ditugu; beste batzuetan konexio politiko eta ekonomikoak dituztenak. Maiz, ekintzailetza indibidualaren proiektuak langile familiako kide bat zorpetuko du, baina ez ditu bere ametsak egia bihurtuko, zorpetzearen ametsgaiztoa iritsiko da. Dirua erakartzeko dirua behar delako. Bidean, Administrazio Publikoek kapitalismo mota berrien aldeko baliabide esleipena egiten dute, euren funtzio soziala eta lan merkatuko alde ahularen alde egitea alboratuz. Michael J. Sandel filosofoak meritokraziaren kontzeptua sakonki landu du, azpimarratuz ez dela aukera berdintasunik existitzen, gaur egungo gizartean utopia bat dena. Filosofoaren esanetan, meritokraziak sustatzen duen arrakastarekiko jarrerak irabazleen artean harrokeria sustatzen du; galtzaileen artean, aldiz, umiliazioa.

Ez gara era isolatuan bizi, ez gara lehian dauden norbanakoak, klase sozialaren arabera muga batzuk pairatuko ditugu, gizartea arautzen duten beste ezaugarrien artean. Bi pertsonek ikasketa berak eta esfortzu handia egin dezakete, baina horietako batek enpresa munduan murgildutako familia badu, errazago lortuko du lanpostu interesgarriago bat. Ekonomia feministak zaintzen garrantzia eta genero arrakalak ulertzeko erremintak eskaini dizkigu, meritokraziaren proposamena sakonki astinduz; Kropotkinen elkar laguntzak zaharkituta utzi du saldu nahi duten ekintzaile indibidualaren irudia.

Boteretsuenek sustatzen dituzten ideiek, sarritan sekta baten moduan funtzionatzen dute euren klase hegemonia zabaltzeko; kudeatzaile politikoek langileen artean ideia horiek hedatzea dute helburu, klase gatazka, beste borroka batzuekin batera, ikusgaitz egiteko. Ke saltzaileak salatu behar ditugu, ezkutatu nahi dutena azalaraziz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude