Gasteizko Sansomendi auzoan aurkitu ditu bi gorpuak Ertzaintzak.
Goizeko 07:20tan aurkitu ditu bi gorpuak Ertzintzak Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi du gertatua, eta hasiera batean bestelako informaziorik eman ez duen arren, polizia iturriak aipatuz El Correo-k argitaratu du gizonak bikotekidea labanaz hil eta ondoren bere buruaz beste egin duela, eta bikotea banaketa prozesuan zegoela. Alea-k ere jakinarazi du gizonak hil duela emakumea, jarraian bere buruaz beste egiteko.
Gasteizko Udalak bozermaileen batzarra deitu du asteazkenerako (hilak 13), gaitzespen oharra onartu eta elkarretaratzea deitzeko.