Tradizio bilakatu da honezkero, irailarekin, egin beharko genituzkeen, edo egin beharko ez genituzkeen gauzen zerrendaren bat publikatzea. 35 urtetik aurrera egin beharko ez genituzkeen hamar gauza izan ziren lehenik; 40 urteak baino lehen egin beharko genituzkeen bost gauza gero. Tradizio guztiak bezala, honek ere badu absurdutik, baina era berean kontsolagarri zaigu, sentiarazten gaitu ziklo baten barruan. Beraz, eta Georges Perec imitatuz oraingoan, hil aurretik egin beharreko gauzen zerrenda osatzera nator. 50 eskatu zizkioten hari irratsaio batean, 1981ean; 37 esatera iritsi zen. 20 zerrendatzearekin konformatu beharko naiz ni.

Hil aurretik egin beharreko lehen gauza, 1. Bizi –bukaeran ere jar nezakeen, zutabe are hunkigarriagoa lortzeko–. 2. Biblioteka ordenatu, behingoagatik. 3. Erretzeari utzi. 4. Erretzen hasi, erretzeari utzi ahal izateko. 5. Zortzi orduz lo egin, eta ez bederatzi, hamar. 6. Denbora galdu, baina gutxiago. 7. Atzerriko hiri batean bizi, Arequipa, Ulan Bator, Timbuktu, izenagatik bakarrik. 8. Gesaltza Añana bisitatu. 9. Montaigneren Entseiuak eskuratu, hiru liburukiak, Eduardo Gil Beraren itzulpenean. 10. Montaigneren Entseiuak irakurri, hiru liburukiak, Eduardo Gil Beraren itzulpenean. 11. Zaldian ibiltzen ikasi, gero zalditik erori ahal izateko, Montaigne bezala. 12. Bigarren ahotsak egiten ikasi. 13. Arabiera ikasi, inoiz Estatu Islamikoarekin gurutzatuko banintz, nire larrua salbatzeko. 14. Bertso saio batera joan. 15. Zientzia fikziozko nobela bat idatzi, nik, imajinaziorik batere ez dudan honek. 16. Sugetzar bat idatzi, Goenkaleren hutsunea beteko lukeena euskal telebista publikoan. 17. Abesti baten letra idatzi, Ken Zazpik, Izarok, Mikel Markezek kanta dezan. 18. Niko Etxartekin afaldu. 19 Hilobi bat erosi, niretzat, Biriatun. Eta hil aurretik egin beharreko azken gauza, 20. Hil, ikusteko jendeak zer esaten duen nitaz; adibidez, tradizio absurdu, baina kontsolagarri bilakatu diren zutabe hauez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude