Disimulatu

Batzuetan komeni da diskurtso publikoa egiatia ez izatea, egokia baizik. Politikari jakin bat arrazista bada, disimula dezala. Komeni da zenbait gauza esatea jendartean lotsagarritzat jotzea: ultraeskuina lotsa batzuk astintzen hasi orduko ikusi dira ondorioak. Baina disimulatu, zenbat?

Afganistango erretiradaren ondoren, Macronen deklarazioek aztoratu gaituzte. Berehala hasiko omen dira lanean gure mugak babesteko. Egiaegi. Ume horiek guztiak ez dira pasako “etorkizun hobearen bila”. Errealista Marlaska ere, Ceutako haurrak Marokora itzuli dituenean, ultraeskuinak esan bezala, Espainia inbaditzera sartu balira bezala. Ultraeskuinaren hitzek ez dute beharrezko masa konbentzitzen, horregatik disimulua, “itzulera lagundua”, “beren herrira itzuli nahi zuten”, “tortura ez da ohikoa izan”. Barkatu, hori ez da oraingoa. Inbasoreek haur, heldu pobre itxura dute, inbasio bat gauzatzeko ezgai.

"Komeni da gogoratzea Europa gotorlekuaren mugak Turkiak, Libiak, Marokok… zaintzen dituztela"

Zer egin diskurtso ez-lotsagarriari eusteko, ultraeskuinaren helburuak betez. Mugak harantzago eraman, adibidez, deslokalizatu. Komeni da gogoratzea Europa gotorlekuaren mugak Turkiak, Libiak, Marokok… zaintzen dituztela (arrazistak ez garenez, ez dugu esango lehendik ere basati samarrak iruditzen zitzaizkigula), guk ordaindu egiten diegula, gure sistema arrazistak disimulatzen jarrai dezan. Muga apur batez lasaitu, hori baino ez du egin Marokok. Izan ere, agian komeni da ahaztea gure lasaitasuna, Marokotik bezala Afganistandik, ultraeskuinak ere ahoskatu ezingo lituzkeen moduetan bermatzen dela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko irailaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude