Kontakatilu

Isiltasunaren legearen kontra egiten dudan batzuetan kontakatilu esaten didate. Adjektibo ezkor bezala erabili ohi da, “konta-katillu dek ori ta gutxi piau”. Salatariak ere zentzu batzuetan ez du ospe onik, “salataria dana ez da gizon zintzoa”. Horrelakoetan arbasoek txutxu-mutxuan jarduten zutenekoa etortzen zait burura, beren bertute eta akatsekin.

Kontrol sozial informalerako erabiltzen zen orduan. Gogoan dut haurtzaro eta gaztaroan amona eta aitona batzuen berriketen testigu izan nintzela herriko jauntxoen inguruan. Boteretsuei aurre egiteko abilezia horri esker makina bat datu maneiatzen ziren, baita partekatu ere. Herritar xumeek ugazaben kontuen berri izaten zuten, aberatsen selekzioaren hamaikakoa, a-tik z-ra, izendatzeko gai zirela.

"Ustelkeria salatzeko mugimendu sozialak urriak dira, Adi eta Kontuz elkarteak bakardadean aritu baitira azken urteotan.
Hala ere badaude zantzu itxaropentsuak"

Kastaren bezerokeriaren, ate birakarien eta ustelkeria estaltzeko ahalegin ezaren ondorioz nabaria zen erregimenari lotutako familia batzuen indarra. 60ko hamarkadan botere ekonomikoa hiru mailatan elkarbanatutako 25 dinastiaren esku zegoen. Goi mailakoak (Aznar, Careaga, Echevarría, Churruca, Guzmán eta Ybarra); bigarren mailakoak (Ampuero, Delclaux, Urquijo, Aresti, Bordegaray, Gandarias, Arteche, Muguruza, Torrontegui, Gondra eta Lipperheide); eta azkenik hirugarren mailakoak (Aguirre, Oriol, Gortazar, González de Echavarri, Zubiria, Artiach, Laiseca eta Chavarri).

Gaur egun zalantzak ditut EAJri lotutako kastaren hamaikakoa izendatzeko dugun gaitasunaz. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzako ugazabak ustelkeriaren kontrol sozial formalaren aurka aritzen dira behin eta berriz: salatzen duten pertsonak babesteko lege proposamena eragotzi, ustelkeriaren diagnosia aurkezteko ekimena galarazi, ustelkeriaren aurkako bulegoa sortzea oztopatu…

Espainiako politikarien ate birakariez infografia ugari irakurrita gaude baina ezer gutxi aztertu eta idatzi da euskal oasiaren ate birakarien inguruan. Bezerokeriaren mapa islatzeko, jada aspaldikoa den Bizkaiko Liburu Beltza horrez gain lan gutxi aurki daiteke egunotan. Epaileak eta Fiskaltza kexu dira ustelkeria ikertzeko erabiltzen duten tresna gabeziaz. Ustelkeria salatzeko mugimendu sozialak urriak dira, Adi eta Kontuz elkarteak bakardadean aritu baitira azken urteotan.

Hala ere badaude zantzu itxaropentsuak: Iker Rioja eta beste kazetari batzuen lanak; Hiriko, Karrantza, Minda, edo De Miguel auzien epaiak; ustelkeriaren inguruan inkestek diotena; edota ustelkeriari, ate birakariei eta bezerokeriari aurre egiten gero eta tematiago ari direnak, alderdi politiko, sindikatu eta agente sozialak hain zuzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude