Txani Rodriguezen azken eleberriko protagonista, Irune, alde guztietatik da maitagarria: ez du bikotekiderik, ez du seme-alabarik, bakarrik edaten du tabernetan, gizajendea nahiko ergela dela dio –kafea eta esnea konbinatzeko asmatu ditugun hamaika moduen harira–, maiteminduta dagoen jendeak molestatzen du, ondo pasatzen saiatzen ari diren taldeak ikusteak tristatzen, etxean bakarrik lo ez egiteagatik batzen da protestan ari diren langileen kanpaldira. Eta da maitagarria batez ere inoiz ondorioztatu zuelako kostako herri ederretan bizi den jendea guapoa izan behar dela ezinbestean: egun oraindik ere esaten badiote adibidez Hondarribiko gizon bat aurkeztuko diotela, berak imajinatzen du gizon hori horail –gero eta ugariagoak diren ile zuriak onartzen badira, ados–, beltzaran –ilunpetan batez ere–, begirada ozeaniko batekin –gehi miopiarekin, win-win– eta bizkar babesle baten jabe –zeina okerragotzen ari den, eskuinetarantz–. Labur, Bernardo Atxagari bezala dena gustatu zaidala niri ere Txani Rodriguezen azken eleberritik.

Baina badu gauza bat non talka egiten dugun: Irunek ez du partekatzen pertsona askok hilerriak parke tematikoak balira bezala bisitatzeko duen afizioa, hilerri turismoa dei genezakeena. Ez da ez zaizkiola hilerriak gustatzen: ez zaizkio gustatzen eta ez zaizkio ez gustatzen ere, beharrezko ikusten ditu eta kito. Nahiz etxe bat baduen jabetzan eta beste etxe baten alokairua pagatzen duen bere gurasoak dautzan hilerri ondoan bizitzeko. Nahiz lan mahaia hilerrira zuzendua duen hain zuzen gurasoen ikuskatzearekin lan egiteko. Nahiz lo egiten duen gorputza luze, hankak elkarrekin, besoak bular gainean gurutzatuta. Nahiago ditu hondartza birjinak, anfiteatro erromatarrak, karta museoak. Ados. Arantzatxoa kentzeko, ordea, Mariana Enríquezen Alguien camina sobre tu tumba erostera joango naiz, konfiantzazko liburu dendara, hor ez bainaute nire afizio nekrofiloengatik gaizki begiratuko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko maiatzaren 30a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude