Udaberriari neguak darraio maiz politikan, naturan ez bezala. Zenbat udaberri polit-iko zapuztu dituen izotzak! Batean, eskuin muturraren oldeak izozten die bihotza ordura arte “Historian inoiz izan den” gobernurik aurrerazaleenaren emaitzen itxaropenean bizi zirenei. Bestean, independentziaren aldeko herri mugimendu indartsuak sinetsi ezinik begiratzen du, hauteskundeetan gehiengoa lortu arren,barne katramiletan nahastu eta aurrera egin ezinik elkar trabatuta dabiltzan ordezkari politikoen espektakulua. Hirugarrenean, kudeatzaile bikainaren fama zeukan tokiko gobernuaren oso bestelako irudia agertzen zaigu gobernatu sufrituoi begien aurrean. Ekonomiaren eta gizartearen kontrola galduta dabilen gobernuaren pertzepzioa da nagusi.
Zergatik ez dira, bada, egonkortzen eta garatzen udaberri politikoak gurean? Uda betera heldu ahal izateko, zer heldutasun falta zaie?
"Estatu espainiarraren erreforma saioaren porrota zertifikatuta geratu da Pablo Iglesiasek gobernua abandonatu duenean"
Aipatu ditugun hiru kasuotan, prozesu bakoitzak baditu bere ezaugarri bereziak, egia esan; lehenengoan, Espainiako Estatuko koalizio gobernuak, jaiotzatik bertatik lortu zituen babesei esker eta gobernu-osaketan inplikatu ziren eragile zehatzen merituz, udaberriaren promesa indartsua zekarren. Ohiko buruzagi sozialista espainiar oso pitzatuen ordez, Sánchezen adar berritua eta are ezkerrerago agertzen zen Podemos elkartu ziren koalizioan. Aldaketak burutzeko aukera eta indarra baziren hor, gainera eskuin espainiarra noraezean eta ustelkeriak jota agertzen zen unean. Baina ez dituzte ez indarra ez aukera erabili, horretarako beharra zegoenean: Kataluniarekin duten gatazkan ez dira gauza izan ezer eskaintzeko, Espainiako Estatu ko gobernu guztiek beti egin dutenaz haratago. Monarkia krisi larriak jota zegoen unean,
Errepublikaren bidea zabaltzeko pausurik ere ez. Ez lan merkatua aldatu, ez etxeen alokairu politika berria saiatu, ez erreforma fiskalik… Eskuinaren aurkako diskurtsoak bai, baina estatuaren oinarriak sendo finkatuz gai nagusi horietan.
Koalizio gobernuaren beraren krisia baino urrunago, Espainiako Estatu aren erreforma saioaren porrota zertifikatuta geratu da Pablo Iglesiasek gobernua abandonatu duenean. Ondoren ikusten ari garena, udaberri laburregi baten atzetik betiko neguaren etorrera baino ez da.
Kataluniaren kasuan, dagoeneko nabaria da era horretako prozesu mamitsu, larri, sakon eta erabakigarri baten zuzendaritza ezin dela alderdi zehatz baten, kasu honetan ERCren interpretazio aski bitxi eta aldakorren menpe utzi. Katalunian lortu den herritarren mobilizazio eta antolakuntza mailak, batetik, eta independentziaren helbururantz emandako urratsek, bestetik, akordio estrategiko sendo eta sakonak eskatzen dituzte orain. Horiek gabe ez dauka zentzurik koalizio-gobernu artifizialak saiatzeak. Ez badugu, berriz ere, udaberritik negura jauzia egin nahi.
Zer esan Euskal Autonomi Erkidegoan eta are Euskal Herri osoan gertatzen ari denaz. Kudeatzaile onaren mitoa lurretik erori zaio Urkulluren gobernuari: krisialdi egoeran erabaki larriak hartu behar eta ahalmenik ez, Madrili erreguka. Azpiegituretan, gobernu-proiektu guztiak zuloan. Industria politikan, enpresariei beti amen esateak dakarren ondorioa, Zaldibar baino haratago, Tubacex, Euskaltel, BBVA, Iberdrola, Petronor eta enparauen “itzaleko gobernu erreala” nabarmen. Urkulluren Jaurlaritzak galdu du aginte-lemaren kontrola hain justu gizarte krisi larriaren erdian.
Helburu argiak betetzera datozen gobernu sendoak behar, han eta hemen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]