Paleolitoko margolariek labarretako pinturak hipoxiaren efektupean egin ohi zituztela dio Tel Aviveko unibertsitateko Yafit Kedar arkeologoak zuzendu duen ikerlan batek.
Eta hipoxia propio bilatzen zutela trantzean lan egiteko, gorputzak dopamina askatzen baitu egoera horretan. Margolanen kokapena aztertu dute, eta ondorioztatu dute kobazuloetako gela eta galeria sakon eta estuetan egiten zituztela, hau da, oxigeno gutxiko tokietan; atmosferan oxigeno kontzentrazioa %21ekoa izan ohi da eta pinturen zenbait kokapenetan %11raino jaisten da.
Gainera argiztatzeko erabiltzen zituzten zuziek ere oxigenoa xurgatzen zuten, kontzentrazioa gehiago murriztuz eta hipoxiarako arriskua –edo aukera, kasu honetan– handituz.
1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]
Axlor aztarnategian (Dima), duela 100.000 urte inguruko gizakien fosilak aurkitu dituzte IIIPC Historiaurreko Ikerketen Kantabriako Nazioarteko Institutuko ikertzaileek. Zehazki, 10-12 urteko bi haurren eta heldu gazte baten hortzak dira, eta Iberiar penintsularen... [+]
Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.
Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]