Gailu elektronikoen bidez sortzen den musika motari deitzen diogu elektronika, baina definizio hau ez da nahikoa, izan ere, gaur egun egiten den musika oro igarotzen da elementu edo instrumentu elektroniko batetik. DJ-aren lana ordenagailu bati klik egitea dela diote hater-ek, aldiz, pertzepzio hori aldatu nahi dutenek musikaren atzean dagoen alde gizatiarra azpimarratzen dute.
Gustatu ala ez, musika elektronikoa Euskal Herrira heldu da, eta Zetak taldea da horren erakusgarri. Millennial edo Y belaunaldi bezala izendatu diren gazteen musika estilotzat definitu da. Gazteak (eta ez hain gazteak) olatu berri honetara igo dira, eta ez da kasualitatea, doinu errepikakorrek, egitura solidoek eta elektronikaren melodiek emozioak eta euforia egoera sortzen dituen dopamina askatzen laguntzen baitute, besteak beste.
Arbizutik datorren Peio Reparazen proposamen berri honek lekua egin du gazteentzako euskal musika ren eszenan. Proiektu berritzaile eta eguneratu honek euskal identitatearen berrinterpretazioa eskaintzen digu eta horretarako hainbat erreferentzia garatu ditu nafarrak. Horren erakusgarri da erabilitako tipografia. Zetaken identitate bisuala euskal tipografia tradizionalean oinarrituta dago eta letrak euskal alfabetotik berreskuratuak eta eguneratuak izan dira.
Duela urtebete luze argitara atera zen Errepidean abestiarekin eman zioten hasiera, eta haren atzetik Pater Noster, Nirekin topatu naiz, Zuziri bi… atera ziren. Harrera paregabea izan zuen proiektuak hasieratik eta gaur egun olatuaren gandorrean jarraitzen dute Zeinen ederra izango den disko berriarekin. Agerikoa da nerabeen artean duen arrakasta, Gasteizko Kubik aretoan sold out egin du eta ikusmina gailentzen da giroan.
Euskal identitate kulturala garatzen duen lan honek folklorea, tradizioa eta euskal historia ezagutzeko aukera ematen du. Urbasa, Larrun, Laboa, Sakana, arranoa eta antzeko erreferentzien zertzeladak uzten ditu Reparazek abestietan. Hala ere, ozenki eta kemenez abesten duten nerabeek jakingo dute nor zen Mikel Laboa?
Kanten artean isiltasuna nagusitzen da entzuleen zurrumurrua agerian utziz. Gaztelania da nagusi zurrumurruan, hurrengo kantaren hasierara arte gailenduko den hizkuntza. Hurrengo kantaren lehenengo dunbalarekin berriz ere euskara. Laboa nor den jakin ala ez, argi dago garaipen txiki bat lortu dela.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.