Asko, ezta? Bai, jende asko maite dugu, eta pertsona bat baino gehiagorekin gaude afektuz lotuta, garbi dago. Maita dezakegun jende kopurua ez da mugagabea, hori ere egia da, maitasunak lotura galdegiten duelako, eta loturak denbora, baina tira; maitasuna jende askori zabal dakiokeen sentimendua dela, gu guzion esperientziak eta bizipenek ongi frogatutako egitatea da.
Gehienek, dena den, galdera maitasun erromantikoari buruzkoa zela pentsatu izanen duzue. Hala ulertuta, goiko baieztapenetik salbuetsi egingo zenukete batzuek beharbada maitasun “mota” hori, bikotearen esparrua maitasunaren zabaltasun horretatik kanpo utzi beharrekoa dela pentsatzen duzuelako. Baina egongo zarete, noski, ñabardurarik gabe baieztapena bere horretan utziko zenuketenik ere. Gabo idazleak poetikoki ongi adierazi zuen bezala, bihotzak putetxe batek baino gela gehiago dituela pentsatzen duzuelako, edo besterik gabe, hori aitortzeko behar den bezain zintzo edo ausart zaretelako.
"Afektuen hierarkia dagoela erakusten digu, eta sexualizatutako maitasuna dela hierarkia horretan beti postu gorena okupatzen duena, horrek dituen inplikazio guziekin"
Hala ere, erantzunetan baino gehiago, galdera horri (Aran Santamaria artistak bere erakusketa berriari jarritako izena dena, bide batez) hartzen diogun norabide bakarreko zentzuan jarri nahi nuke oraingoan azpimarra. Zergatik den beti bikotearen maitasuna, bihotza hitza entzutean gogora etortzen zaigun lehena. Edo zergatik dugun hain barneratua, bikotekideak direla gure bihotza habitatu dezaketen pertsona garrantzitsuenak. Izan ere, bihotzarena maitasun gorenaren metafora dela jakinik, hori baino ez baitu adierazten bien arteko lotura hori hain errazki egiteak.
Eta ez da ttipikeria. Afektuen hierarkia dagoela erakusten digu, eta sexualizatutako maitasuna dela hierarkia horretan beti postu gorena okupatzen duena, horrek dituen inplikazio guziekin. Maitasuna banatzeko eta jasotzeko ekitaldietan, beti ateratzen baitira galtzaile afektuak hartzen ahal dituen beste forma posibleak, lagunen artekoak, nagusiki, baina baita komunitateko partaideen artekoa ere adibidez, edo zer esanik ez, geure buruarekikoa. Aski balioa ez dutelakoan, gure bizitza afektiboaren erdigunean ere beharko luketen harreman guzi horiek gutxietsi egiten dira, eta horregatik, gure denboraren, arretaren eta zaintzaren huskeria baizik ez diegu normalean eskaintzen.
Gure ongizate osoaren esperantza bikotearengan ezartzen dugu, eta ulergarria da zentzu honetan, maitasun erromantikoaren paradisu horretara iristea izatea jende asko eta askoren utopia nagusia, hori baino ez izatea aspirazio eta espektatiba ororen jomuga, erromantizatutako harreman horien esku uzten eta irudikatzen ditugulako gure ongizatearen ardura guziak: berezi sentiaraztea, arazoak konpondu eta asperdura kentzea, gure hutsuneak betetzea, beharrak oro asetzea, gugan ez daukagun seguritatea, estimua eta egonkortasuna ematea, emozio intentsuak eskaintzea, eta nola ez, betiko izan dadila!
Zoriontasun betearen zina egin zaigun arren, eta egin zaigulako, frustrazioa, dezepzioa eta iruzurraren sentsazioa izaten da gehiegitan, paradisura iritsi izanaren zoria duenak topatuko duena, inork ezin duelako tamainako funtzioa arrakastaz bete.
Maitasun erromantikoaren mitoak suposatzen duen tranpa ikusarazteko, gure kide sexuafektiboekin erlazionatzeko ditugun moduak aldatzen saiatu baino lehenago beharko genuke bikoteak gure bizitza afektiboan duen zentralitatea ikusi, eta salatu. Afektuaren hierarkia eraitsiz, sare afektibo horizontalak ehundu ahal izan ditzagun gure maitasun handiaren matazarekin. Disidente sentimental izan nahi badugu, has gaitezen gure jende guzia ongi maitatzen eta zaintzen. Hor hasiko da afektuen iraultza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]