Normaltasun demokratikoan

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Normaltasun demokratikoan herriak protesta eskubidea hiritartasunez erabiltzen du. Modu baketsuan preso politikoen askatasuna edo herrien autodeterminaziorako erreferenduma eskatzen da eta ez da ezer gertatzen –errepresioa baino–. Normaltasun demokratikoan elite politiko eta ekonomikoek herriaren prekarietatea inposatzen dute. Normaltasun demokratikoan manifestazioek, grebek eta hauteskundeek ez dute eraginik eta estatuaren errepresio sistemak adierazpen askatasunaren –askatasun ororen– marra gorriak behin eta berriro igarotzen ditu.

"Kontainerrek eta furgoi polizialek su hartzen dutenean, normaltasun demokratikoaren babesleek protestaren formak salatu besterik ez dute egin nahi"

Normaltasun demokratikoa jasangaitza delarik kaleak eztanda egiten du: beren eskubideen gain eragiteko tresnaz gabetutako herriaren parte batek normaltasuna apurtzen du. Ez al da biolentzia deitzen duten hau normaltasun demokratikoaren berezko biolentziaren adierazpen soil bat?

Kontainerrek eta furgoi polizialek su hartzen dutenean, normaltasun demokratikoaren babesleek protestaren formak salatu besterik ez dute egin nahi. Baina gizarteari, hedabideei eta eragile politikoei istiluak eragin dituzten arrazoiei begiratzea dagokigu, ordea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude