Orain 40 urteko teknologia berdinarekin aritzen dela dio, berdin saxoari zapatila bat aldatu ala tronpetari konkor bat berdintzeko. Gaita berreskuratzeko lanetan ibilia, Jarauta 69 txaranga ezagunaren fundatzaile, eta musikari askoren konfiantzazko luthier, Iruñeko Kale Nagusiko Haizea musika dendako leihotik begiratzen dio bizitzari, bereari eta musikarenari. Ez du handik erraz alde eginen: “Ez laztana, nik ez dut erretiratzeko inolako asmorik”.
Gaitarekin hasi zen dena.
Nire anaiak, eskolan piper egiten harrapatu ninduenean, hala esan zidan: has zaitez nirekin gaita ikasten edo amari esango diot.
Zergatik nahi zuen hark zuk gaita jotzea?
Garai horretan gaitero bikoteak anaiak izaten ziren sarri: Perez anaiak, Elizaga anaiak, Montero anaiak... Anaiek erraztasuna zuten entseatzeko, elkarrekin bizi ziren etxe berean, eta beraz, aukera handiko apustua izaten zen. Eta gainera, anaiak ezagutzen ninduen, eta bazekien saiatua nintzela.
Nola sartu zen gaita zuen etxean?
Anaiak txistua jotzen zuen hamalau urteetatik, baina gaitarekin maitemindu zen. Desagertzeko bidean zegoen musika tresna zen, baina noski, orduan ez zen desagertze bidean zeuden animaliak babesteko elkarterik. Eta, beraz, lan egin behar zen, animaliatxo horiek etxean erreproduzitzen, entseatzen, eta ikasten. Honen moduko traste bat geneukan [grabagailua seinalatuz], magnetofoi bat, eta horrekin aritzen ginen munduko gaitero guztien atzetik, nola eta zer jotzen zuten ikusteko. Buelta eta buelta aritu ginen, gaitero zaharren bila, informazio eta errepertorio eskean. Hor hasi zen lan hura, Javierrek [anaiak] gaur arte luzatu duena, desagertze bidean zen espezie hark batzuetan jasanezina ere bihurtu den hedapena izatea lortuz.
Ezkutuan aritzen omen zineten gaiteroen atzetik.
Noski, ez zutelako ezer transmititu nahi, ez zuten haien monopolio txiki hura galtzerik nahi. Orduan hiruzpalau bikote zeuden, eta herri guztietarako deitzen zituzten; besteren bat agertzeak pastela banatu behar izatea zekarren. 1966an, sanferminetan aritzen ziren lau bikoteetako bat desagertua zela baliatuz, Iruñeko Udalarengana jo genuen, kontrata gintzaten. Eta hala egin zuten. Hortik gutxira, 1968an, Parisera joan nintzen, 1978ra arte.
Zer topatu zenuen itzultzerakoan?
Parisen ikasi nuen ofizioa, eta han lortu nuen makineria eta hornidura. Itzultzean, familia arrazoiak tarteko, Iruñean kokatu nintzen. Musika panorama navarrensis-a negargarria zen. Banda gehienak deseginda zeuden, La Pamplonesa, La Tafallesa eta baten bat gehiago baziren, baina gutxi. Ez zegoen musika eskolarik, eta kontserbatorioa eskola txiki bat besterik ez zen. Ez zegoen musikari askorik. Zortez, iritsi nintzenerako, nire aurrekoa, hemen zegoen musika tresna konpontzaile bakarra, desagertua zen.
Haren lekua hartu zenuen, eta Haizea musika denda ireki.
Bai, eta orduan hasi zen lana sortzen. Hasieran, batez ere, aspaldiko musika tresnen zaharberritzean aritu nintzen. Baina paraleloki, 1980ko hamarkadan, musikaren berpizkundea hasi zen Nafarroan; bandak berpizten hasi ziren, musika eskolak agertu ziren, eta abar. Horrek, noski, haizezko musika tresnen salmenta eta mantentze lanen gorakada ekarri zuen.
Asko aldatu da panorama ordutik?
Kontua da erabateko miseriatik gentozela. Bilakaera ikaragarria izan da. Gaurko ikasleen eta profesionalen mailak ez du ordukoarekin zerikusirik. Orain mundu guztiak jotzen du, eta ongi. Bada beste kontu bat ere, eta da, musika, oro har, kultura neutroa dela: saxofoikadaka ezin da irizpide politikorik ezarri. Idazle batek edo margolari batek egin dezake, baina musika neutroagoa da, eta ondorioz, instituzio guztien babesa jaso zuen, eskuin-ezker. Noski, gauza bat da neutroa izatea, baina horrek ez du esan nahi ezin denik baterako ala besterako erabili. Non jo, horrek ere badu bere eragina. Gurea, adibidez, manifestazio guztietako txaranga izan da.
Zer da zuretzat Jarauta 69 txaranga?
Jarauta [69] musikaren bitartez adieraztea maite duen lagun taldea izan da, da, eta izanen da. Kultura bereko giza talde bat elkartu ginen, eta hara eta hona aritu gara, beti ongi pasatzeko asmoz. Musikariak dira hoberen pasatzen dutenak, eta haiek ongi pasatzen badute jendeak ongi pasako du. Guretzat, txaranga da festak bizitzeko modu nagusia.
Eskutik hartuta datoz musika eta festa.
Jendeak festak behar ditu, eta musika tresna bat ikasteak, derrigorrez, taldean jotzea dakar. Horren ondorioz, mota eta behar guztietarako musika elkarteak sortu dira, Baluartetik hasi eta Gazteluko Plazako kioskora, edo Jarauta kalera arte. Bestalde, kultura beti garatzen da parametro ekonomikoen arabera: maila ekonomiko baxua duen herrialde batean, kultur maila jatorrizkoa izan daiteke, baina beti izanen da low cost. Ez da kasualitatea haizezko tresnak sokazkoak baino askoz gehiago zabaltzea. Askoz garestiagoa da biolinista on bat trebatzea, klarinetista on bat baino. Haizezko tresnak kostu txikiagoan ekoitz daitezke, eta ondorioz, eskuragarriagoak dira. Horregatik da ere musika kaletarragoa.
Orain ez da musikarik entzuten kalean.
Bukowskik badu esaldi bat, San Frantziskori buruzkoa: “70eko hamarkadan, mundu guztia zegoen kalean. 80koan, nire lagunak eta ni. 90koan, nire txakurra eta biok”. Musikarekin hori pasa da: iragan urteetan denok geunden kalean, gero txaranga eta bere fan kluba, eta orain denok gaude miserian, fanak eta musikariak. Espero dezagun hau aldatzea, musika txinatarra jo behar badugu ere.
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3
Data: 2025eko ekainaren 14a.
--------------------------------------------------------
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
VERDIREN OTELLO OPERA
Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.