“Administrazioak baliabide asko dauzka, baina ez du auzoek dutena, jendea babesteko hurbiltasuna”

  • Azken bi hamarkadetan, Iruñeko zortzi auzotan, elkarteek eskaini dituzte haur eta nerabeentzako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak (PEKZ), udalarekin sinatutako kontratu baten bitartez. Orain, eredu komunitario hori bertan behera utzi du Navarra Sumaren udal gobernuak –PSNren babesarekin–, trukean Coworkids izeneko programa martxan jartzeko, udalak zuzenean kudeatua. Horren harira, dimisioa aurkeztu berri du Miriam Arregik, orain gutxi arte Iruñeko Udalaren haur programaren arduraduna zenak.

"Udal zerbitzuetan teknikariok egiten dugu lan, baina ez gara haurren auzokideak, ez eta lagunak ere, eta beraz, mugak ditugu lanerako. Gauza batzuetarako oso egokia da distantzia hori. Baina eguneroko gauzak komunitatetik landu behar dira" (Argazkia: Joseba Zabalza)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zein izan da dimisiorako arrazoia?

Eredu batean sinesten dudalako hartu dut erabakia, ikuspegi teknikotik, baina baita maila pertsonalean ere, eredu bat nahi dudalako nire auzoarentzat eta gizartearentzat. Hasieratik esan nien ezin nuela Coworkids proiektuarekin lan egin, ez nuelako sinesten. Argi dago zer hobetu badagoela, bai administrazioan, baita auzo mugimenduen eremuan ere. Baina hor dago altxorra: mugimenduak bere boterea gehitzen dio administrazioari, bien artean, bakoitzak bere modura, haurrak eta nerabeak hobe babesteko. Administrazioak baliabide tekniko eta profesional asko dauzka, baina ez du auzoek dutena, bizitzeko modu hori, jendea babesteko hurbiltasuna.

Uste duzu udal gobernuaren erabakia politikoa izan dela?

Uste dut ez; esan didate, argi eta garbi. Are gehiago, ez dituzte teknikarion iritziak kontuan hartu. Botere kontua da: haurrentzako zerbitzu prebentiboek eragin handia dute haur zein familien bizimoduan. Haiek baloreak eta tresnak kontrolatu nahi dituzte, eta zerbitzua elkarteen bitartez emanda, ezin dute hori kontrolatu.

Hain justu, aurrerantzean udalak berak eskainiko du zerbitzua. Munizipalizazioa, berez, ez da gauza txarra...

Ni funtzionarioa naiz, eta jakina sinesten dudala arlo publikoan. Baina administrazioak mugak ditu, eta horretarako, justu hemen, Europako herri askotan bilatzen dutena dugu. Baina ez da batzuen gustukoa. Zabalgunean, edo Iturraman, halako proiektuak bultzatu beharko lituzkete, eta hor inbertitu, elkarteak indartu eta haurrek txikitatik parte hartzeko, eta horrela, lortuko litzateke zerbitzu prebentibo bat. Baina ez dezatela dagoena kendu.

Hogei urte baino gehiago eman ditu martxan eredu komunitarioak. Nola hasi zen?

Garai horretan, auzoak beren jarduerak egiten zebiltzan, haur, gazte eta familiekin. Aldi berean, udalak agindu bat bete behar zuen. Horregatik, zeregin hori auzo kolektiboek bete zezatela onartu zuten, eta kontratua egin zuten elkarteekin. Beti aritu gara borrokan, eta ez da batere erraza izan. Auzoei dagokionez, ordea, geroz eta botere sakonagoa du mugimenduak. Proiektu finkoak dira, teknikari eta boluntario pila dauzkatenak.

Elkarte hauen lana ez omen da aisialdira mugatzen.

Argazkia: Joseba Zabalza

Jarduerak gauza sakonagoak lantzeko tresna dira. Dantza taldean, printzipioz, dantzak ikasten dira, baina ikasten da nola moldatu talde batean ere, nola babestu kideen artean, harremanetan jartzen dira oso egoera ezberdinetako haurrak, eta abar. Hori dena gizarte zerbitzuekin, ikastetxeekin eta osasun zentroekin koordinatzen da.

Zer da orain arriskuan dagoena?

Orain artekoa sistema osagarria izan da: administrazioak egiten ditu gauza batzuk, eta PEKZ-ek beste batzuk. Orain, dena egongo da administraziotik zintzilik, eta aldatzen joango da, hor dagoenaren arabera. Egitura, beraz, ez da egonkorra izango. Alde batetik, eredu oso bat –eta teknikari batzuk– kale gorrian uzteko arriskua dago, eta bestalde, auzo mailan, gure haurrak babesteko baliabide bat galtzen ari gara, batez ere egoera zaurgarrienean daudenak.

Zergatik da garrantzitsua auzoaren gertutasuna?

Udal zerbitzuetan teknikariok egiten dugu lan, baina ez gara haurren auzokideak, ez eta lagunak ere, eta beraz, mugak ditugu lanerako. Gauza batzuetarako oso egokia da distantzia hori. Baina eguneroko gauzak komunitatetik landu behar dira; adibidez, haur bat nola integratu, edo gure artean nola babestu. Ezin da teknikari bat etorri hau horrela edo bestela egin behar dela esatera. Guk nahi dugu gure haurrak kritikoak, eraikitzaileak eta parte hartzaileak izatea, eta horretarako, txikitatik erabaki behar dute zer egin.

Hori ezin du egin Coworkids programak?

Hemen beti hartu ditugu kontuan haur eta nerabeen iritziak. Zergatik? Jende asko gaudelako. Coworkidsekin hamalau teknikari izanen dira Iruñea osorako, eta aldiz orain 32 dira. Gauza bat da jarduera bat kontsumitzea, dantza taldera joan eta dantzan ikastea. Hori da Civivox bat, edo akademia bat. Baina guk nahi dugu haurrek hasieratik erabaki dezatela zer eta nola egin, eta jardueren bitartez, ikasi ditzatela baloreak eta giza gaitasunak. Hori zaila da. Hemen zenbat boluntario gara? Ehun? Zenbat teknikari? Asko kostatzen zaigu guri ere, eta asko gara proiektuan sinesten dugunak, auzokideak, haurrak hurbil sentitu eta maite ditugunak. Bada, pentsa...

Abenduaren 31n etengo dituzte auzo elkarteekin indarrean zeuden kontratuak. Zer pasako da elkarte horiekin?

Ez bakarrik elkarteekin. Zer gertatuko da auzoekin? Hau oso baliabide inportantea da auzoentzat; auzo eskolak dira, bizitzeko modu bat. Auzoen artean nola antolatu pentsatzen ari gara, gauza batzuk mantendu ahal izateko: lokalak, teknikariak... Aurrera eginen dugu, ziur. Gure auzoak, Alde Zaharrak, asko maite ditu bere haurrak, eta trebea izango da hau dena berrantolatzeko. Baina asko galduko dugu.

Profesionala auzoaren zerbitzura
“Alde Zaharrekoa naiz, eta gizarte langilea. Baikorra, aktiboa, eta inplikatua. 1998an hasi nintzen Aldezar Elkartean, eta hemengo PEKZ-an egon nintzen lanean. Gero udalean aritu nintzen, haur eta nerabeentzako zerbitzu batean, hainbat urtez. Bitartean, beti jarraitu dut boluntario gisa, auzoan inplikatua. Gauza asko ikasi ditut Aldezarren eskutik, maila pertsonal zein profesionalean, eta oraindik, auzoak egunero irakasten dizkit hamaika gauza. Udalean, pandemia hasi baino hilabete lehenago eskaini zidaten arduradun postua, eta hartu nuen. Asko ikasi dut, eta oso inplikazio ona topatu dut lankideen aldetik. Baina ni gizarte langilea naiz, eta auzokidea, eta haurrei begira nago. Beti ditut jarrita haurrentzako betaurrekoak”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prebentzioa
Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Suizidioaz egoki informatzeak bizitzak salba ditzake

Suizidioaz informatzeak lagundu diezaieke pentsamendu suizida duten pertsonei, baina horretarako egoki informatzea funtsezkoa da, tabu honen inguruan dauden uste okerrak, estereotipoak eta sentsazionalismoa saihestuz, eta arrisku faktoreak, prebentzio neurriak eta dauden... [+]


2022-03-23 | ARGIA
Bidelagun fundazioa sortu du ELAk lan istripuak murrizteko

Espezializazioa eta berrikuntza juridikoan oinarrituko da fundazioa eta horiek tresna izango dira 'enpresentzat garestiagoa izan daitezen istripuak edo gaixotasunak prebentzio neurriak baino'. Hego Euskal Herriko enpresetan urtean 40.000 istripu gertatzen dira eta... [+]


2021-07-15 | Sustrai Colina
Juan Gérvas
"Ez dago gaixotasunik, gaixoak daude"

Kontsultara sartu ginenerako, medikua hizketan ari zen.


Navarra Sumak Iruñeko auzoetako 8 prebentzio-taldeak kentzea erabaki du

Erabakia prentsaurrekoan azaldu baino ordu eta erdi lehenago jakinarazi die Iruñeko Udalak elkarteei ez dizkietela kontratuak luzatuko. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zien elkarteei udako jarduerak baliogabetzeko udalak hartutako... [+]


Suizidioari aurre egiteko plan estrategikoa onartu du Eusko Jaurlaritzak

Suizidioaren talka malgutzea da plan estrategiko honen helburua, prebentzio, esku-hartze goiztiar eta kaltetutako persona eta familiei laguntza eskainiz.


2017-05-26 | Estitxu Eizagirre
Emakumeen osasunaren aldeko protesta egin dute Barakaldon

Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna da. Ezkerraldea eta Meatzaldeako emakumeen 18 eragilek deituta, Barakaldoko osasun zentroaren aurrean kontzentrazioa egin dute. Osakidetzak ginekologiako aldian behingo errebisiorik ez duela bermatzen salatu... [+]


Kondoiak saltzeko makinak kendu ditu kaleetatik Donostiako Udalak

Donostiako Udalak ez du kondoiak saltzeko makinarik nahi hiriko kaleetan. Noticias de Gipuzkoa-k argitaratu duenez, iragan urteko azken hilabeteetan Udaltzaingoa farmaziaz farmazia ibili da makina horiek kentzeko aginduarekin. Bete ezean, 500 eta 5.000 euro arteko isuna... [+]


2017-01-23 | Unai Brea
Mario Fernandez. Ingurumenaz eta krisiaz kezkatutako medikua
“Osasungintza kudeatzen dutenek beti dute herritarrak lasaitzeko helburua”

Bilbo, 1951. Medikuntzan lizentziatua, osasun-zerbitzuen ikuskatzaile darama 35 urte inguru. Gutxi gorabehera denbora bera egin du osasun-eskubidearen aldeko Osalde elkartean; haren sortzaileetakoa da, izan ere. Lan-osasunaz eta ingurumenaz arduratzen da Mario Fernandez, eta... [+]


2015-11-25 | Irati Elorrieta
Zenbakiak sexuan

Politikarien arteko ohiko ika-mika eta tratu txarren arteko notizien artean, EITBren App-ean irakurri nuen nafarren %60k ez duela antisorgailurik erabiltzen lehen sexu-harremanean. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko datuak antzekoak direla. Aja. Askotxo iruditu zitzaidan. Aitortzen... [+]


2013-10-21 | ARGIA
Minbizian, genetikak baino eragin askoz handiagoa du bizimoduak eta kutsadurak

Hala ziurtatu zuen Biodonostiako ikerlari eta biokimiko Jesus Maria Bañalesek larunbatean Donostian eskainitako hitzaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteak antolatuta. Elikadura egokia eramatea, jardun fisiko jarraitua izatea, kutsadura ahal bezainbeste... [+]


Kromoaren ondorioz hildako langilearen enpresa zigortu du Donostiako epaitegiak

40 urtez Astigarragako zinkeztatze fabrika batean aritu zen langileari 2011n atzeman zioten minbizia eta urtebetera hil zen. Epaiak dio enpresan ez zutela aireztapen egokirik eta maskararik erabiltzen.


Gontzal grandes
"Bizimodu osasungarria eramanez, gaitz kroniko ohikoen %80 saihestuko genuke"

Egizu Bizitza Osasuntsua esperientzia pilotuak bi urte egin ditu Osakidetzako lau zentrotan. Prebentzioa funtsezkoa da osasunean, bizimodu ohiturak aldatuz heriotzen %50 saihestu ditzakegu, baina nola lortu herritarrok ohitura osasungarriak hartzea? Ekimenaz arduratzen den... [+]


Eguneraketa berriak daude