2024ko abuztuaren 23an - 11:03
Alloz urtegian 20 urteko gazte bat hil zen 2023an. / Argazkia: Eitb.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2024ko udan guztiz murgilduta gauden honetan uraren arriskuak gogoratzea ez legoke gaizki. Oro har, denok gogoratzen ditugu une zoragarriak ur-inguruneetan, baina aldizka, albiste tragikoren batek hunkitzen gaitu hedabideen lerroburuetan. Itotzeak itsaso edo sakonera handiko ur-guneetan bakarrik gertatzen direla pentsatzea aurreiritzi okerra da, ibai, igerileku edo urtegietan, besteak beste, zorigaitzak harrapatu gaitzake ere bai. Segundo gutxi batzuk besterik ez dira behar hondora joateko, horregatik zaintza funtsezkoa da, batez ere ume edo nerabeen ardura gure esku dugunean. 2023ko estatistiken datuak beldurgarriak dira, Espainiako Estatu osoan 422 pertsona ito ziren, horietatik hemeretzi Hego Euskal Herrian. Mesedez, zerrenda beltzetik ihes egin dezagun, izatez, gizakiok uretako izakiak ez garelako. Beraz, uretan, beti adi!

Datuen iturria: Itotakoen txosten nazionala. Espainiako salbamendu eta sorospen federazioa.

Mikel González De Reparaz, suhiltzailea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prebentzioa
2020-12-23
Miriam Arregi. Iruñeko auzoetako prebentzio zerbitzuak, arriskuan
"Administrazioak baliabide asko dauzka, baina ez du auzoek dutena, jendea babesteko hurbiltasuna"

2017-01-23
Mario Fernandez. Ingurumenaz eta krisiaz kezkatutako medikua
"Osasungintza kudeatzen dutenek beti dute herritarrak lasaitzeko helburua"

Eguneraketa berriak daude