Euskal Herria bere osotasunean Errepublika libre eta demokratiko moduan antolatzea da herritar askoren nahia. Aurreko batean apuntatzen nuen berton, aurreko euskaldun belaunaldi bat indartsu saiatu dela nazio proiektu osatua diseinatzen, hainbat arlotan: izan oinarri etiko-filosofikoak edota teoria politikoa garatuz, izan hizkuntza eta kulturaren eremuetan plangintza bateratuak eskainiz, izan alderdi estetikoa bera etika sozialari elkarlotuz. Arkitektoek ez dute huts egin, nioen orduan, baina etxegileok ez dugu asmatu.
Akatsak zuzendu eta naziogintzan modu egokian bideari berrekin nahian, ari gara orain nazio proiektuaren fundatzaileen lana berraztertzen; Aresti eta Azurmendi, bakoitzaren ekarpenean zein bien arteko elkarlanean, kasurako. Horretan gabiltzala, agertu zaigu bidera Joseba Sarrionandia bera, eta Joxe Azurmendiren kontzeptu kutun bat gogorarazi: herritxikitasuna.
"Euskaldunon populu honek badu erabakitasunetik eta kemenetik nahikotxo. Eta ez dugu, hala ere, gailur egiten. Zeren gabezian gaude?"
Herritxikitasunaren kalteak aipatu dizkigu Sarrionandiak, tartean, ez garela gauza izan estrategia kulturaletan elkartu eta batera jokatzeko. Eta hari horri jarraiki, hasi naiz errepasatzen gure komunitate honen garapenean azken mende erdian (erreferentzia bat hartzearren) bizi izan ditugun mugarriak: egunotan gogoratzen dugun Burgosko auzia eta hark ekarri zigun guztia; euskara batuaren sormen-prozesua; Durangoko azoka edota Korrika zein AEK; aspaldiko borroka antinuklearra eta euskal kostalde nuklearraren aurkako herri mugimendu garailea; Jakin, ARGIA eta Euskaldunon Egunkaria erditu zituzten herri-oldarraldiak; preso politikoen aldeko mugimendu zibilaren kateatze luzea; mugimendu feministaren olde indartsua; sindikatu abertzaleen ekinaldia edota kultur eremuetako sortzaile eta langileen emankortasuna pandemia/sindemia guztien gainetik; Euskaraldia... Eta ondorioztatu egiten dut, euskaldunon populu honek baduela erabakitasunetik eta kemenetik nahikotxo. Eta ez dugu, hala ere, gailur egiten. Zeren gabezian gaude?
Azter ditzagun, bada, esfortzu kolektibo horren ondorioz erditu diren erakundeak. Aldi bateko indar hori guztia lorpen iraunkorra bilakatzeko balio behar duten tresnak, hain zuzen ere: Euskal Telebista publikoa, sortu zeneko helburuen bidetik doa? Legebiltzarrak eta gobernuak, benetan lortzen dute euskaldunon nahia lege bihurtu eta finko egitea? Euskararen lege desberdinek, kasurako, ematen diote euskarari oinarri sendorik gizartean garatu ahal izateko? Zein da euskal eremuetan nagusitu den komunikazio-sistema? Eta unibertsitateetan, lortu dugu Euskal Herria subjektu zein objektu nagusi izatea zientziaren, arteen, jakintzaren arloetan?
Jendarte oso konplexua da gaur eguneko hau; elkarbizitza demokratikoa, ez beste ezer, izan behar da giltzarri, bizi gaituen komunitate aniztun honetatik nazio demokratikoa sortu ahal izateko. Ekonomia, nahitaez sozioekonomia izan behar duena, helburu horretara abiatu beharko dugu. Egin ditugun saioetan, kooperatibak, kutxak, industria ereduak… norabide horretan doaz orain?
Zer nazio mota nahi dugu? Zertarako nazioa? Sarrionandiak, Azurmendirekin elkarrizketa intelektualean, nazioa batez ere komunikazio espazioa dela diosku, eta komunikazio-komunitatearen definizioa dela nazioaren beste edozein definizio baino funtzionalagoa. Hori onartzeko prest nago neu ere, komunikazio-komunitatearen ardatza, gaur egun ere, hizkuntza dela kontsideratzen badugu, eta presente dauden hizkuntzen ugalkortasuna gorabehera, gurean euskara dela territorio librea antolatzeko aukera bakarra. Euskal errepublika euskaldun aburuanitza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]