Soinu margoak eta paisaiak

'Koloreak' diskoa kaleratu du Habi taldeak Elkar argitaletxearekin.
'Koloreak' diskoa kaleratu du Habi taldeak Elkar argitaletxearekin.

Leuntasuna eta indarra, intentsitatea. Erritmo eta giro aldaketak, paisaia eta kolore ugari antzeman daitezke Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) Habi taldearen bigarren diskoko kantetan.

Tarteka, finak, delikatuak eta hunkigarriak diren doinuak entzun daitezke, distirarekin, melodia politak. Beste pasarte batzuetan, berriz, soinu astindu bat senti daiteke, distortsioa, doinuak bortitzak baitira, gordinak, zaratatsuak. Ekaitza eta barealdia ederki uztartu dituzte.

Jon Ander Artolak oso ongi jotzen ditu erritmo lasaiak, biziak eta jostalariak, edo indartsuak eta sendoak, kolpe zehatzekin. Yeray Gasconek, bere aldetik, ongi betetzen ditu kantak bere gitarraren akordeekin, marrazkiekin eta gainerako ñabardurekin, eta ongi janzten ditu bere ahots berezi eta sentiberarekin.

Kanten bidez, amildegiaren ertzetik ihes egiteko edo zulotik ateratzeko itxaropena eta nahia transmititzen dute. Estropezu bat egin edo kolpe bat jaso arren, altxatzeko gogoa, aurrera egiteko. Mina, desamodioa, heriotza... arazoei aurre egiteko kemena. Hori guztia barnetik adierazten dute, sentitzen duten moduan, eta autokritika ere egiten dute.   

Loratu izenburu duen lehen diskoa iaz kaleratu zuten, eta disko horrekin bezala, lan berriaren grabazioa Elkar estudioetan burutu dute, Victor Sanchez soinu teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean, eta emaitza oso ona izan da. Ekoizpen lan ona egin baitute, moldaketak eta xehetasunak arretaz landuta, denak bere tokian, soberan egon daitekeen apaingarririk gabe, eta kantak garbi, ozen eta indartsu entzuten dira.
Koloreak lana CD eta binilo moduan argitaratu dute, Elkar argitaldariaren laguntzarekin. Eskuratzeko zailtasunak dituenak taldearen webgunearen bidez egin dezake.  
Habi taldea arin ari da bere ibilbidea egiten. 2018an sortu zen, bi urte eskasean bi disko osatu ditu, eta jendaurreko emanaldi mordoxka bat egina du hainbat herritan. Eta hasi besterik ez dira egin, musika grina handiarekin bizi eta egiten baitute. Horrela, lehen diskoarekin alderatuta, nabarmena da taldeak bere bideari jarraituta urrats bat aurrera egin duela Koloreak diskoarekin, bai kantei bai ekoizpenari erreparatuta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude