Anxela, Violeta, Ane, Janire, Nerea eta Alba. Lady Banana, Sua eta Bala. Hardcorea, punka eta rocka. Sei emakume musikari, hiru talde eta oholtza bat 2020ko Mfest festibalaren karietara. Gazteen aisialdia sustatzeko Gauekoak elkarte gasteiztarrak antolatutako arratsaldeko ekitaldi honek ez du pandemia sendatuko, baina behintzat gure arimari bizipoz pixka bat emango dio.
Gaurkoan ere Jimmy Jazz aretoak attrezzo berezia jantzi du, eszenatoki aurreko eremua egurrezko aulki tolesgarriek betetzen dute, aldiz, azkeneko bost lerroetan taburete altuak daude. Beheko solairua jendez beteta dago, guztiak eserita eta musukoarekin apainduta. Egoera pandemikoa errudun, urduritasuna, intseguritatea edo tentsio berezia somatzen da airean, zuzenekoak ezin bizitzearen ondorio.
Igo dira oholtzara Lady Banana bikotea osatzen duten zaragozarrak. Udazkeneko iluntasun goiztiarra sartu da aretora eta belztasunez bete da giroa. Ile motz eta horia dakar gitarra jole eta abeslariak; aldiz, bateria jole eta koru egileak kopeta-ile beltzeko adats luzea du. Rock zuzenean oinarria duen talde honek bi EP ditu argitaratuta eta aurten aterako du Bipolar izeneko lehenengo LPa.
Mfest jaialdia
Noiz: azaroak 14.
NoN: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Zaragozako bikotearen ondotik Maruri-Jatabeko Sua taldea igo da eszenatokira. Nabari da ikuslegoarentzat ezagunagoa dela laukote bizkaitarren proposamen berritzailea. Jakina denez euskal mitologian sua izaki duala da, hau da, nahiz eta ona izan oso arriskutsua izatera hel daiteke. Ideia hori kontuan hartuz eta dualtasun horrekin jolastuz, Sua taldearen proposamenak hainbat musika estilo uztartzen du, melodia lasai eta goxoak erritmo biziekin eta gitarraren riffekin nahasten dituzte.
Gaztea Maketa Lehiaketako 28. edizioaren irabazlea izan zen taldeak euskara eta ingelesa erabiltzen ditu abestietan You don`t care, Hormak apurtzea, Shake it out edo Euri gabe, lorerik ez dira horren adibide. Ordu beltzak diskoak gustu orotarako erregistroa eskaintzen du eta Aneren ahots leun, baina aldi berean indartsuak limurtu egiten du publikoa.
Kontzertuz jositako arratsalde ezohikoari amaiera emateko, Londresko kaleetan jotzera ohitutako eta bertako karriketan sendotutako Bala taldea dugu. 1990eko hamarkadako rock biziak, stoner klasikoak, metalak eta pop zikinak osatzen dute haien esentzia berezia. Barruko energia guztia oholtza gainean askatzeko grina nabaria da eta ikusleak kutsatu egiten dituzte.
Eider Iturriagaren argazkiak:
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]