Araban erraustegi bat eraiki nahi dute Europako funtsekin, salatu du Gasteiz Zero Zaborrek

  • Gasteiz Zero Zabor elkarteak ostiralean, azaroak 27, salatu duenez Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak lurralde honetan hiri hondakinen erraustegi berri bat eraiki nahi dute, horretarako erabiliz Next Generation EU Europako Funtsa. Antza, hiri hondakinak 'balorizatuz' (errez) hidrogeno berriztagarria ekoizteko proiektua litzateke esku artean darabiltena.


2020ko azaroaren 27an - 12:52
2020ko ekainean su hartu zuen Arabako hondakinak tratatzen dituen Gardelegiko zabortegiak eta kea ikusi zitekeen Gasteiztik. (Argazkia: Norte Expres)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Naiz hedabideak eman dio oihartzuna Gasteiz Zero Zabor elkartearen ohartarazpenari: Eusko Jaurlaritzak bere planetan daukada Araban erraustegi berri bat eraikitzea, lurralde honetako Foru Aldundiak lagunduta eta Next Generation EU Europako Funtsak finantzaturik. Finantzaketa lero honetan sartzeko joan den abuztuan Jaurlaritzak Hazkunde Iraunkorraren eta Enpleguaren Esparru Programa egin zuen eta gobernuaren enkarguz PwC aholkularitza-enpresak prestatu du Next Generation EU Europako Funtsean aurkezteko proiektu zerrenda eta horien barruan doa Arabako erraustegi proiektua.

Gasteizko Zero Zaborrek salatu duenez, hidrogeno ‘berriztagarriaren’ ekoizpena aitzakia hartuta Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Araban hiri hondakinak kudeatzeko azpiegitura berri bat eraiki nahi dute, hasiera batean 20 milioi euroko kostearekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Next Generation EU
2023ko uztailaren 21
Lurraldea eta arkitektura
Interruptus

2022ko martxoaren 24
Europar Batasuneko ekonomia Ukrainako gerraren erdian
Tanke bat Keynesen gainetik

2021eko martxoaren 23
Maitane Arri Escudero. Aktibista ekofeminista
"Hidrogenoa irtenbide biribila da Petronorren negozioarentzat eta irudiarentzat"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!