“Emakumeoi buruko gaitz gehiago diagnostikatzen zaigu, sintoma berdinekin”

  • Amaia Bacigalupe de la Hera (Portugalete,1980) soziologoa da ikasketaz eta lanbidez, baina “soziologiaren eta medikuntzaren arteko bidegurutzean” ibili da beti. EHUko OPIK ikerketa taldeko sortzaileetakoa da; “gizarteko egituraren ezaugarriek osasunean, gaixotasunean eta osasun zerbitzuen erabilpenean duten eragina ikertzen dut”, argitu digu. Osasun mentalean generoak duen garrantziaz berba egiteko elkartu gara harekin.


2020ko abenduaren 02an
"Emakumeen osasunari buruzko ikerketan, historikoki, sexuarekin lotutako desberdintasunak ez dira aintzat hartu" (Argazkia: Hodei Torres)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lan batean diozunez, “frogatuta dago emakumeek  buruko osasun okerragoa dutela”.

Munduan egindako hainbat ikerketak aditzera eman dute hala dela. Eta horrek erabateko lotura daukala emakumeon bizi-baldintzekin, ezinegona sortzen baitute; sufrikario handiagoko bizitza da. Askotan biologikoki azaldu nahi izan da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun hori, baina argi dago hori ez dela azalpenaren zati inportantea, baizik eta gizarte-desberdintasunekin lotutako hainbat alderdi.

Orain aste batzuk Genero-desberdintasunak eta depresioaren eta antsietatearen medikalizazioa: gaindiagnostikoko dinamikak eta gainpreskripzioa emakumeengan hitzaldia eman zenuen. Agian emakumeok ez duzue uste bezain buru osasun txarra?

Behintzat, emakumeek behar dutena baino gehiago diagnostikatzen ari gara. Sintoma berdinak izanda, emakumeoi gehiago diagnostikatzen zaigu gizonei baino.

Merkeagoa da zuen diagnostikoa?

Bai, faktore askorengatik. Eta ez hori bakarrik: gizonei baino askoz psikofarmako gehiago ematen digute diagnostiko-baldintza berdinetan. Sintoma berdinak izanda, emakumeei buruko gaitz bat diagnostikatzeko probabilitatea %78 handiagoa da gizonen kasuan baino; diagnostiko berdina izanda, berriz, psikofarmakoak errezetatzeko probabilitatea %20 handiagoa da.

Argazkia: Hodei Torres

Genero aldagaia bazterrean utzita ere, gaitz mentalen gaindiagnostikoa dago?

Dudarik gabe. Azkeneko urteetan izugarri egin du gora diagnostikoen kopuruak. Horrek esan nahi du hasi garela medikuntzaren eremukoak bihurtzen orain arte hala ez ziren hainbat arazo, sozialki konpontzeko gai ginenak: doluak, lanari lotutako ezinegonak… Orain ordea, hainbat faktore direla medio, kontsultara ailegatzen dira. Eta zazpi minutuko kontsulta batera ailegatzen den arazo konplexu bati erantzuna ematea ez da erraza, eta ez dut esaten errua sistemari botatzearren, baina egoera horietan profesionalek zer egin dezakete? Klik bat diagnostikoaren laukitxoan eta beste bat lorazepamarenean. Gizartean aldaketak ematen ari dira eta gero eta gaitasun txikiagoa daukagu kolektiboki ezinegon horiek kudeatzeko, eta antza denez, hori askoz sarriago gertatzen zaie emakumeei gizonei baino.  

Zer argudio eman daiteke, biologiaren ikuspuntutik, esateko errazagoa dela emakume batek buruko gaitza izatea?

Hormonalki aldakorragoak garela, eta horrek ahulezia mentala eta emozionala eragiten duela. Emakumeen osasun mentala aztertzean hormonekin lotura duten aldiak identifikatu dira beti: menarkia, erditzea eta erditze ostekoa, menopausia… eta askotan lotarazi dizkigute gure ezinegona eta egoera hormonala. Baina psikofarmako gehiago errezetatzearen arrazoia ez da emakumeok osasun mental okerragoa dugula; hori hala dela kontuan hartuta ere, gainpreskripzioa oso agerikoa da. Zerbait gehiago dago.

Genero-rolekin zerikusia duena? “Txarto dagoen gizona gai izango da berez aurrera egiteko”.

Bai. Eta ziurrenik emakumeok ere, kontsultan gaudela, askoz erraztasun handiagoa dugu antidepresibo bat edo dena delakoa eskatzeko.

Neurtu egin da hori?

Ez dakit neurtu den, baina nire ingurura begiratuta behintzat emakumeen artean oso normaltzat hartzen da, edozein arazo txiki izanda, pilula bat hartzea.

Sexua faktore bat da gorputzean zer gertatzen den ulertzeko?

Erabat.

Baina kritikatzen da, era berean, biologia aitzakia modura erabiltzea zenbait jokabide justifikatzeko. Indarkeria matxistaren arrazoitze biologikoa argitaratuta dago inon.

Kontua da emakumeen osasunari buruzko ikerketan, historikoki, sexuarekin lotutako desberdintasunak ez direla aintzat hartu. Gizonen laginak erabili izan dira proba klinikoetan, eta patroi maskulino unibertsala erabili da. Aldarrikapen historikoa egon da esateko “aizue, bi mundu ezberdin gara”. Gertatzen zaizkigun gauzak ez dira berdinak: medikamentuen bigarren mailako efektuak, txertoen efektuak... Eta oso oinarrizko kontuak, elektrokardiograma baten bidez arritmia bat detektatzeko gaitasuna adibidez: teknologia askoz ere hobeto prestatuago dago zure arritmia aurkitzeko nirea baino. Medikamentuen dosiak ere oso eredu maskulinotik finkatu dira beti, eta frogatuta dago botiken bigarren mailako efektuak ohikoagoak direla emakumeengan. Beraz, sexua garrantzitsua da, gorputzak desberdinak dira eta desberdin erantzuten dute, hori oinarrizkoa da. Baina horren gainean beste geruza bat ipini behar diogu ikerketari, are garrantzitsuagoa: genero desberdintasuna. Jakina, beheko geruza hori ez badago ondo zehaztuta…

Medikuntzaren harresi zaharrekin talka
“Zientzia androzentrikoa da oraindik, eta haren prestakuntza ere bai. Uste dut oraindik ere osasun munduko profesionalei, nola ikerkuntzan hala klinikan, ‘antigorputzak’ sortzen zaizkiela ‘genero’ hitza entzuten dutenean. Urteak daramatzat prestakuntza ematen, unibertsitatean, Osakidetzan… eta asko kostatzen zaie ulertzea haiek ere badaramatela motxila hori, eta ematen duten osasun arreta lerratua dela. Beren lanari generoaren aldagaia gehitzeak bizitza zailtzen die. Medikuntza Fakultatean ere ez dute interes handirik gure lanaren ondorioez, ez dute lekurik EHUn ematen den prestakuntzan”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Ez dago ebidentziarik autismoa parazetamolarekin erlazionatzeko

Trumpen gobernuak haurdunei parazetamola ez hartzea gomendatu nahi die, autismoa eragiten duelakoan. Gobernuaren adierazpenak larritasuna eragin du populazioaren artean, eta kezka handia piztu du zientzilarien artean, aholkua ofiziala bihurtzen bada, ebidentzia zientifikoaren... [+]


2025-09-23 | ARGIA
Haur eta nerabeen psikiatria zerbitzua berreskuratu du Bidasoa eskualdeak

Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.


Patologia duala duten pertsonentzako eguneko zentro bat exijitu du Katearen Loturak elkarteak

Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.


Eako Udalak Arartekora jo du mediku falta salatzeko

Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Bero jasangaitza" eta "arreta urria" salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.