Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza hauetan lan egiten jarraitzea". Osakidetzak ohar baten bidez gezurtatu egin du informazio hori, eta berretsi du "dena profesionalaren lan ordutegitik kanpo ibilgailu bat behar bezala erabiltzeko iradokizunera" mugatzen dela.
Faltan Botatzen Dugu plataformaren esanetan, Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati hil zorian zegoen lau urteko haur bat artatzeko ospitaleko baliabideak "lan ordutegitik kanpo eta abisatu gabe" erabiltzeagatik. Osakidetzako arduradunekin "haserre, etsita eta amorratuta" dagoela adierazi du medikuak sare sozialetan, eta "nekatuta pareta berari jo eta jo ibiltzeaz".
"Azken lau asteetan lau urteko ume baten bizitzaren amaiera ikusi dugu. Bizpahiru aldiz joan behar izan gara haurraren etxera goizaldean, eta neke handia suposatu du bi erizainentzat, psikologoarentzat eta bi pediatrontzat", adierazi du medikuak. Haurra hil eta hurrengo egunean, "harrituta", Osakidetzako arduradunek hari eta beste osasun profesionalei kargu hartu zietela jakin zuen: "Baimenik ez dugun ordu batzuetan ospitaleko materialarekin kalean egoteagatik zigortu gintuzten. Eta gogorarazi ziguten zerbait gertatuz gero ez genuela ospitalearen lege estaldurarik izango".
Zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa eta baliabide eza"
Faltan Botatzen Dugu plataformak salatu du gertakariak agerian utzi duela Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa eta baliabide eza". Horren adibide gisa, plataformak azaldu du Osakidetzak etxez etxe artatzeko zerbitzua goizeko ordutegian eskaintzen duela, hau da, 8:00etatik 15:00etara, eta ez 24 orduz. Etxez etxeko zaintza aringarrien zerbitzuan 13 urtez lan egin ondoren, medikuak jakinarazi du lana"denbora batez" utzi duela : "Gelditzea eta atseden hartzea erabaki dut, gustatzen zaidana egiteko behar dudan energia eta motibazioa berreskuratzeko".
Horrez gain, pediatrak oharrean gogorarazi du Pediatriako Zainketa Aringarrien Espainiako Elkarteak urte batzuk daramatzala Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari zera eskatzen: etxez etxeko zaintza aringarrien zerbitzua egun osorako ezar dezala, eta horretarako baliabide guztiak eskaini ditzala zerbitzu horretan jarduten duten osasun profesionalentzat. "Gizartea egoera honetaz jakitun izatea nahi dut, eta etxean hil behar diren haurrei arreta jarraitua eskaintzea. Agian, familiek medikuek baino gaitasun handiagoa izan dezakete arduradunak konbentzitzeko", adierazi du medikuak oharrarekin amaitzeko.
Osakidetzak gezurtatu egin du kargu diola pediatrari
Astelehenean kaleratutako ohar baten bidez, Alberto Martínez Osasun sailburuak gezurtatu egin du Falta Botatzen Dugu plataformak zabaldutako informazioa. Martínezek jakinarazi du Osakidetzak ez diola kargurik hartu inongo profesionali: "Ez da egon kargu hartzerik, eta dena profesionalaren lan ordutegitik kanpo ibilgailu bat behar bezala erabiltzeko iradokizunera mugatzen da". Kontrara, Osasun sailburuaren arabera, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko erizain batek "ospitaleko ibilgailu korporatibo bat aldez aurretik abisatu gabe eta lan ordutegitik kanpo erabiltzeko arriskuaz" ohartarazi zien hainbat medikuri.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zaintza aringarrien zerbitzuko medikuen lana balioan jarri nahi dutela adierazi du Martinez, "beren profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik": "Eguneroko konpromisoa arreta medikoaz haratago doa bizitzako unerik zailenetan". Kaleratutako oharraz gain, Radio Euskadin aferaz mintzatu da Martinez astelehen goizean. Osakidetzaren zaintza aringarrien zerbitzua "ereduzkoa" dela adierazi du, eta lana behin-behinean utzi duen medikuak "beste arrazoi batengatik" utzi duela.
GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.
Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.