Kartzela, zaintza eta emakumea* bertsoak

  • Lurgatz talde feministak antolatuta urriaren 14an egin zuten mahai-inguruari, publikoarekin batera bertso hauek elkarrekin abestuz eman zioten amaiera. Hemen irakur daiteke Maite Ortiz, Katia Reimberg, Nekane Txapartegi eta Maite Aranaldek beren bizipenetatik osatu zuten mahai-inguruaren erreportajea.


2020ko azaroaren 4an
Irudia: Joseba Larratxe.
Irudia: Joseba Larratxe.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Estribilloa:

Gizonei
zaintzarako egin dei
mila esker borrokatzen
duten emakumeei!

Zer da estatuarentzat
emakumeon gorputza?
Torturaz nahi du txikitu
ta kartzelan nahi du hutsa...
Osatu, zutitu eta
eman elkarri laguntza:
gorputzetatik hasten da
gure herriaren iraultza!

Umeaz erditu zara:
bizitzaren aldarria!
Laztanen gosea dauka
bularraren egarria.
Izan daiteke sasia,
kartzela edo deserria...
eusten dion gorputza da
umearen aberria.

Gora gure amak eta
gora gure amen batailak!
Umeengandik urrunduak
kartzeletako kristalak;
umeengandik urrunduak
migrazio hesien bailak...
Ama denak dira onenak,
egoerak dira zailak!

Elizak "xuxendu" gaitu
plaza erdian kixkaliz
ez garela "andre onak"
marmarrak kalean dabiltz
otzadun ez gaituztela
ospatu dezagun berriz
zer litzateke herri hau
sorginengatik ez balitz!

Kapitalismoak dena
pribatizatzeko arra!
"nire terapia", "nire
umeen partikularra"...
bakarka ez gara iristen
dugu elkarren beharra.
Herriak zaintzen du herria:
ume, preso edo zaharra.

Benetan al gara aske
nahi kalean egon "ondo"?
Beltza, euskaldun zein pobre
beti susmagarri "txungo",
marratik irten orduko
bagaituzte eramango,
kartzelak eraitsi arte
ez gara libre izango!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!