EAEko itunpeko ikastetxeen finantziazio publikoa eta eskola-orduak lotu ditu STEILASen ikerketa batek

  • Ondorio garbia atera du STEILAS sindikatuaren ikerketak: eskola publikoak bezala astean 25 eskola-ordu emango balituzte, EAEko itunpeko ikastetxeek soberan lukete Jaurlaritzak irakasleen soldatak ordaintzeko ematen dien diru publikoarekin, baina itunpeko askok eskola-ordu gehiago eskaintzen dituzte, eta ordu estra horiek ordaintzeko gurasoei kuotak eskatzen bukatzen dute.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Itunpeko ikastetxeetara 623,5 milioi euro bideratu ditu ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak, aurreko ikasturtean baino 17 milioi eta erdi gehiago. Haur Hezkuntza (bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 314 ikastetxe itundu dira guztira, zehazki 7.159 ikasgela, aurreko ikasturtean baino bi ikasgela gehiago. “Eskola publikoan aldiz, ikasgela kopurua gutxitu egin da; azken finean, Jaurlaritzak eskola pribatuen aldeko hautua egiten du”, salatu dute STEILASeko kideek.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, 25 eskola-ordu eskaintzen ditu eskola publikoak astean. Itunpekoei, 25 eskola-ordu eskaintzeko irakasletan gastatzen duten dirua baino gehiago ematen die Jaurlaritzak (ikusi hemen beheko taula), eta horregatik sindikatuak dio diru-partida horretan gainfinantzatuta daudela: alegia, Haur Hezkuntzan adibidez, ikasgelako 1,185 irakasle daudela kalkulatzen da –irakasleaz gain espezialistak eta abar daudela aurreikusten baita; ratio hori handituz doa mailan gora egin ahala–, eta ratio horrekin ikasgela bakoitzari 56.726 euro dagozkio, baina Jaurlaritzak 59.239 euro bideratzen ditu, 2.513 euro gehiago. Zer gertatzen da? Sindikatuaren arabera, itunpeko askok egunean 5 eskola-ordu beharrean denbora gehiago ematen dutela, baita 6 ordu ere –hau da, astean 25 beharrean 30 ordu; adibidez Gasteizko Kristau Eskolako guztiek Haur eta Lehen Hezkuntzan 30 ordu ematen dituztela azaldu digu STEILASek– eta hortaz, kontuak ez zaizkiela ateratzen.

“Hori ulertzea funtsezkoa da, jakiteko zer dagoen eskola erlijioso eta ikastoletako patronalen hitzen atzean, diotenean diru publikotik jasotzen duten finantziazioa ez dela nahikoa. 25 eskola-ordu baino gehiago ematen dituztenez, diru gehiago behar dute, eta itunpeko askok hori da gurasoei helarazten dieten mezua, ez dutela diru publiko nahikoa jasotzen eta gurasoek ordaindutako kuotak behar dituztela proiektua aurrera ateratzeko”, kritikatu dute STEILASeko kideek.

Gaineskaintzaren lehia, segregaziorako elementu
Astean 25 ordu emanda irakasleak ordaintzeko diru nahikoa badute, zergatik eskaini gehiago, ekonomikoki estuago ibiliko badira? Hori gure galdera. “Horrekin lehiatzen direlako. Lehia kuantitatiboa da, sare publikoarekiko gaineskaintza dago, eta alboko ikastetxe pribatuak egunean 6 ordu ematen baditu, norbera ere joko horretan sartzen da. Gaineskaintza da segregaziorako elementu nagusietakoa, kuoten sistema legitimatzen duelako, baina badago gizartean sektore bat hala nahi duena, prest dagoena kuota bat ordaintzeko ikastetxe horretan beren seme-alabek ikas dezaten, eta ‘produktu hori nahi duten bezeroak’ dituzten bitartean, gaineskaintzari eutsiko diote”, erantzun dute sindikalistek. “Hori bai, eusten diote gaineskaintzari horretarako diru publikoa ere jasoaz, zeren diru publiko hori gabe ezingo lukete mantendu, sekulako dirutza litzateke. Eta hori ez da zilegi: ordu gehiago eskaini nahi badituzu, eskaini, baina ez baliatu finantziazio publikoa gaineskaintza egiteko, legeak dioelako diru publikoa jasotzen duten itunpeko ikastetxeek derrigorrez doako hezkuntza eskaini behar dietela familiei, ezin dutela kuotarik kobratu”.

Segregaziorako faktore izateaz gain, gaineskaintza politika honen beste ondorio bat ere nabarmendu digute: kontziliazioa. Eskola-ordu gehiago eskainiz, ordu gehiago daude ikasleak ikastetxean –“Kristau Eskoletan, adibidez, Erlijioa emateko baliatu ohi dituzte ordu estra horiek”–, eta kontziliazioa bermatzeko aukera handiagoa ematen zaie familiei, “hain juxtu teorian behintzat baliabide ekonomiko gehiago dituzten familiei, batez ere eskola publikoak jasotzen dituelako egoera sozioekonomiko txarrean diren ikasleak”.

Beheko taula ikusita hobeto ulertu daitekeenez, irakasleen soldatetarako finantzaketan oinarritzen da ikerketa –eta Haur Hezkuntzan bezala gertatzen da Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, zeinetan 30 eskola-ordu eskaintzen dituen eskola publikoak eta hortik gora itunpeko askok, sindikatuak salatu duenez–. Ikasgela itundu bakoitzak, berez, diru kopuru handiagoa jasotzen du Jaurlaritzatik, funtzionamendu eta mantentze lanetarako, irakasle ez diren langileak ordaintzeko eta abar (ikusi taula). Horrez gain, arlo zehatzak sustatzeko bestelako diru-partida publikoak ere jasotzen dituzte ikastetxeek, dekretu bidez.

Garbi du STEILASek, eta hala mahaigaineratu nahi du ikerketa honekin: Jaurlaritzak sare itunduaren aldeko indarra egiten du, eskola publikoa lehenetsi ordez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


Innovamat, batzuek maitatzen eta besteek mesfidati begiratzen duten matematika metodologia

Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]


Ez, 3 urteko ikasgela guztietan ez dute egokitzapena egin

Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]


3 urteko 24 haur tutore bakarrekin, Irurtzungo eskolako errealitatea

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]


Salatu dute ia bi ordu behar dituztela egunero Aiaraldeko EHUko ikasleek Leioako Kanpusera heltzeko

Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Eskola kirola
Ziaboga, korronte nagusiak eraman ez dezan

Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]


Haur eta gazteekin genozidioa lantzea, ikastetxe gero eta gehiagoren hautua

Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude