Sasoikako langileak defendatu

  • Eleazar Blandon nikaraguarra bezala, milaka etortzen dira gurera ordu askotako lanaldi luzeak egitera, soldata eta baldintza oso eskasetan, oro har.

Eleazar Blandon Murtzian (Espainiako Estatua) hil zen sasoikako lanetan sandia biltzen ari zela, baldintza oso txarretan.
Eleazar Blandon Murtzian (Espainiako Estatua) hil zen sasoikako lanetan sandia biltzen ari zela, baldintza oso txarretan.

Eleazar Blandon nikaraguarra iazko urritik egon zen Bilbon asilo-eskaria formalizatu ezinik, lehenik sistemaren saturazioagatik eta gero konfinamenduagatik. Dokumentaziorik gabe eta lan egiteko aukerarik gabe, joan den abuztuaren hasieran Andaluziara joan zen bizitzera, Almeriara. Handik, kontraturik gabeko sasoikako langile gisa, Murtziara aldatu zen, baina egun batzuetara hil zen, itzalik eta urik gabe eta 44 gradutik gora sandiak deskargatzen aritu ondoren, 12 orduko lanaldietan. Lanean zorabiatuta erori zenean, kamioi batean sartu zuten, eta bakarrik utzi zuten anbulatorioaren atean. Bertan hil zen, osasun-langileen eskuetan.

Langile nikaraguarraren zoritxarreko istorio hori sasoikako langileek, horietako asko migratzaileak, lan egiten duten baldintza eskasen adierazgarri da. Euskal Herria, Errioxa eta Nafarroa dira, bereziki, hilabete hauetan mahats-bilketaren ondorioz sasoikako langile asko hartzen dituzten lekuetako batzuk. Eleazar bezala, milaka etortzen dira gurera ordu askotako lanaldi luzeak egitera, soldata eta baldintza oso eskasetan, oro har.

Administrazio publikoa, enpresak, sindikatuak eta gizarte-mugimenduak jakitun dira urtero prekarietate egoera horiek errepikatzen direla. Beharrezkoa da erne egotea eta pertsona horien eskubideak babestea. Horietako asko oso kalteberak dira gainera, migratu egin dutelako eta langabezian daudelako. Orain, sasoikako langile gisa, etxebizitza eta lan-baldintzek are gehiago larriagotzen dute haien egoera hondatua.

Guztion erantzukizuna da, bai erakundeena nola enpresena eta herritarrena, hori arintzen laguntzea. Nola? Beren eskubide guztiak babestuz eta defendatuz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude