Ama, emagina, dibulgatzaile zientifikoa, erditze errespetatuen aldeko aktibista eta edoskitze aholkularia da Laia Casadevall Castañé (La Gleva, Herrialde Katalanak, 1986). Ehunka erditze artatu ditu dagoeneko eta bere erronka emakumeek amatasun askeak izateko funtsezkoa den informazio objektibo, egiazko eta zientifikoa ahalbidetzea da.
Zer behar du etxean erditu nahi duen emakumeak?
Hasteko, artatuko duen emagin bat. Behin konfiantzazko profesionala aukeratuta, gomendagarria da osasun zerbitzu publikoaren edo pribatuaren bitartez jarraipena egitea, beharrezkoak diren froga guztiak izateko. Emaginaren bisitak izango ditu egindako frogak jarraitu eta lotura sendotzeko.
Noiz egiten duzu erditze plana? Nolakoa da prozedura?
Haurdunaldiaren 37. astean emakumeak emaginaren lehen bisita jasoko du etxean; etxea ikusi, erditzerako materiala errepasatu eta erditze plana egiten dugu orduan, emergentziarik egongo balitz gertuen dagoen ospitalea ere kontutan hartuz. Aste horretatik aurrera emagina guardian egonen da, eta eguna iristen denean, emakumeak emagina kontaktatuko du bere etxera joan dadin erditzea laguntzeko. Behin haurra jaiota, emagina lau orduz gelditzen da bertan, erditzearen ondorengo zaintza eta beharrezkoak diren frogak egiteko. Ondorengo hilabetean etxean egiten ditu bisitak, amaren eta haurtxoaren bilakaera ikusi eta edoskitzearekin laguntzeko.
Ospitalera joan behar izatea ohikoa izaten da?
Lekualdaketa etxeko erditzeen %14an gertatzen da bakarrik, eta gehienetan ez da urgentea izaten, baizik eta analgesikoen beharrarengatik edo laguntza medikoa behar duten gelditutako erditzeengatik izaten da.
Etxean erditzea estigmatizatuta dago: ez dela segurua eta arazorik balego bizitza osorako arrastoa utzi dezakeela erraten da.
Tira, ezjakintasunean oinarritutako aurreiritziak dira. Ebidentzia zientifikoaren arabera, arrisku gutiko emakumeen etxeko erditzeak, emaginekin eta sistema integratzailearen laguntzarekin, ospitaleetako erditzeak bezain seguruak dira. Hori bakarrik ez, etxean erdituta emakumeak aukera gehiago du beharrezkoa ez den esku-hartzea saihesteko: episiotomiak, forzepsa edo zesareak, bertzeen artean. Era berean, azken azterketa sistematikoen arabera, zailtasun obstetrikoak izateko aukera gutiago dago etxeko erditzean eta haurtxoek ospitalean jaiotzean dituzten arrisku berak dituzte.
Zergatik estigmatizazio hori?
Etxean erditzea emakumearen askatasunaren adierazpen osoa da. Emakumeen askatasuna gehien murrizten duten herrialdeak dira aukera hau gehien estigmatizatzen dutenak. Eta argi dago etxean erditzeak ez duela zertan guztion gustukoa izan behar, baina aukera horren aldeko apustua egiten duen familia errespetatzea ezinbertzekoa da, ospitalean jaiotzea bezain egokia eta segurua delako.
Europako herrialde anitzetan ez bezala, Espainiako Estatuan osasun zerbitzuak ez du aukera hori eskaintzen.
Bai, eta larriena da sistemarentzako ekonomikoagoa dela etxean erditzea. Horregatik, Europako herrialde anitz etxean erditzearen aldeko apustua egiten ari dira arrisku gutiko emakumeekin. Baina bai, hemen pribilegio bat da, familiak ordaindu behar duelako: 2.000 euro inguru. Hala ere, ospitalean erditzearen aurrekontua ikusita, ez da garestia. Kontutan hartuta, batez ere, prezio horren baitan sartzen direla haurdunaldiko bisitak, emaginaren guardia, artatzea, material guztia, erditze ondoko bisitak eta edoskitze aholkularitza. Erronka da aukera hau pribilegio bat izan ordez, emakume guztien eskubide bilakatzea.
Erran izan duzu emaginaren ogibidea erabat lotuta dagoela herrialde bakoitzean emakumeok dugun autonomiarekin. Zer erran nahi duzu?
Emakumearen eskubideak gehiago errespetatzen dituzten herrialdeak dira emaginetan gehien inbertitzen dutenak. Ezin dugu ahaztu emaginak garela emakumeen ugalketaren eta bizitza sexualaren erreferenteak, eta ondorioz, gure esku dagoela beren ugalketa eta sexu eskubideak errespetatzearen alde borrokatzea. Emagina izatea emakumeen ondoan egotea da, hartzen dituzten erabakietan laguntzea, errespetuz eta epaitu gabe. Emagin baten autonomiaren eta askatasunaren araberakoa izango da artatzen duen emakumearen autonomia eta askatasuna.
Indarkeria obstetrikoa eguneroko ogia da oraindik ospitale publikoetan. Zenbateraino hobetu da testuingurua?
Indarkeria obstetrikoa historikoki normalizatuta egon da, munduko herrialde guztietan eragin du. Duela guti arte ukatu egiten zen, eta ukazioak emakume gehiegik pairatu duten errealitatearen konplize bilakatzen gaitu. Pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari da, praktikak eguneratzen ari dira eta emakumeek geroz eta argiago dituzte beren eskubideak. Baina zaila da, zaharkituta dauden praktika anitz normalizatuta daudelako oraindik, eta erditzean boterea emakumeak duela onartzea gaizki ikusita dagoelako. Haurdunaldia eta erditzea inguratzen dituen paternalismoarekin bukatzea zaila da. Bide luzea gelditzen da oraindik.
Zein da zure ustez indarkeria obstetrikoarekin bukatzeko gakoa?
Informazioa. Horregatik, ez naiz sekula nekatuko hedapena eta aktibismo egiteaz. Baina ardura ez da emakumeena, baizik eta sistemarena eta profesionalena. Funtsezkoa da formakuntza hobetzea, egungo informazio zientifikoan oinarrituta protokoloak gaurkotzea, profesionalek emakumeen eskubideak ezagutu eta errespetatzea, emaginetan inbertitzea eta ospitaleetako erditzearen monopolioarekin bukatzea.
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.