Hogei urte ditu jada Piarrez Larzabal kolegioak. Seaskaren bigarren kolegioa izan zen, gaur egun lau daude jada. Honek, ordea, badu berezitasun bat: ireki orduko, bertako guraso elkarteak animatzaile postu bat sortzea deliberatu zuen. Maritxu Larzabal Duperou (1978, Urruña) horrela iritsi zen bertara. Urruñarra, gaztea eta euskalduna. Urruñako Trinkete ostatuan izan dugu solasaldia, etxean sentitzen da bertan. Kolegioko jardunaz, garapenaz eta elkartasunaz hitz egiteko denbora izan dugu.
Piarrez Larzabal kolegioa abiatu zenetik zaude bertan lanean animatzaile bezala.
1999. urtean hasi nintzen, kolegioa bera ireki zen une berean. Seaskaren bigarren kolegioa zen garaian: Xalbador Kanbon eta Piarrez Larzabal Ziburun. 70 ikasle ziren orduan eta egun 300 baino gehiago gara. Ziburuko marinela auzoan hasi zen dena, itsas lizeoarena izan zen egoitza zaharra erabili genuen kolegio gisa 2005a arte. Gaur egun bertatik pasatu eta ez dago deus. Gezurra dirudi kolegio bat egon zenik bertan. Baina guk oroitzapen eta anekdota ugari dugu gogoan. Uholdeak izaten genituen etengabe, arratoiak, pixa usaina… baina hain gutxi izateak batu egin gintuen eta giroa oso ederra zen. Gaur egun ez dugun berezitasun bat zuen. Egun ere oso ongi gaude, dena berria da eta itsas lizeoaren ondoan gaude berriz. Lapurdi kostaldeko kolegioa gara, eta izugarri emendatzen da haur kopurua. Hori oso baikorra da euskararen etorkizunerako. Baina hain handia izateak baditu bere alde on eta txarrak.
Zure animatzaile lana nola aldatu da garai hartatik?
Asko aldatu da. Denbora guztia talde txiki horrekin pasatzen nuen. Jolas garaietan tailer ugari egiten genuen. Irrati tailerrak egiten genituen, inauteriak ospatu… denak gogoratzen ditut irriz, kantuz eta alai. Jende ospetsua gonbidatzen nuen egun seinalatuetan etor zitezen eta pozik hurbiltzen ziren gugana. Erreferente euskaldunak eskaintzen genizkien ikasleei. Gaur egun ezinezkoa da, gehiegi gara. Ezin duzu 300 ikaslerekin atera. Ez da hobea edo okerragoa, ezberdina baizik. Baina segitzen dugu beti aitzina, eta hemen ere egiten ditugu bestak, jendea gonbidatzen segitzen dugu…
Gaur egun beste hiru kolegio ditu jada Seaskak, baina zurea da animatzaile postu bakarra. Nolatan? Norekin konpartitzen dituzu laneko arrangurak, formakuntzak?
Ni ez naiz Seaskako langilea, kolegio honetako guraso elkartearen enplegatua baizik. Horren aldeko apustua egin zuten eta apustuari eutsiz segitzen dute, beharrik! Hasi berria nintzenean hezkuntza aholkulariarekin –erretiratua da jada– egiten nuen lan asko. Oso harreman estua genuen eta elkar elikatzen ginen. Bestalde, gainontzeko Seaskako hezitzaileekin harremanetan nago beti. Formakuntzak edo pedagogia egunak antolatzen direnean ere joaten naiz. Ez naiz hain bakarrik sentitu, hezitzaile ugari baikaude lau kolegioen artean. Animazio arloan aldiz, bakarra naiz, bai. Ikastegian zer nahi duten behatzen dut beti, ikasleekin batera.
Piarrez Larzabal kolegioak, Urruñako ikastolarekin batera, Ordiziako ikastolarekin harreman estua du. Zer dela eta?
Iparra Hegoa elkartea izan da harreman honen bitartekaria. Ikusgarriak, kontzertuak… antolatzen ditugu urtero, jada tradizio bilakatu direnak eta guretzako ezinbestekoak. Oso polita da, elkartasunak batzen gaituelako. Beharra duenari laguntzea da harremanaren helburua. Izugarrizko laguntza ematen digute eta horrek bihotza berotzen du. Beharrak beti hor baitaude. Aldi berean, horri esker deskubritzen ditugu guk ere hainbat artista, hainbat talde… Eman eta hartu, hartu eta eman. Hori da lotura aske honen funtsa.
Nola ikusten duzu egun nerabeen mundua?
Hizkuntza aldetik, gurean, denetarik dago. Haur gehienek euskara dute etxetik, baina badira asko eta asko egoera horretan ez daudenak. Guraso batzuek beren haurrak euskaraz ikastera ekartzen dituzte eta beste batzuek euskara ikastera. Azken hori ez da gure asmoa. Euskara hemendik kanpo ere ikasi daiteke. Gure helburua euskaraz ikastea da eta ez euskara ikastea. Ikasleak euskararen mundura eramatea, euskaraz.
Denbora libreari dagokionez, kolegiora ezin dute sakelakorik ekarri. Badakigu gaur egun dena pantailen bitartez pasatzen dela. Kontziente gara, baina hain justu nire lanpostuari esker, bestelako jardunak antolatzen ditugu: mahai-jokoak, kantu tailerrak, dantzak, mus txapelketa… Pantailen kontua gainontzeko sektoreak bezala lantzen dugu. Modu ludikoan eta adituekin.
Lanean emandako hogei urteek markatu dute zerbait zugan?
Bai, jarraitu behar ote dudan galdetzen diot nire buruari. Nik hala ere ongi pasatzen dut ikasleekin. Baina jada zaharregia ez ote naizen pentsatu izan dut batzuetan. Dena dela, bada beti atxikimendu bat. Ikasle bat zerbait antolatzeko gogoz zugana heldu dela ikustean, edo zuk antolaturiko horretan parte hartzeko irrikaz, edo gurasoek eskertzen didatenean halako edo besteko antolatu izana, horri esker beren haurrarengan emaitza ikusi dutelako… Beti dago su txiki bat eta itzaltzen ari dela sumatu arren, berriz pizten da. Lanean ongi pasatzea ederra da, eta hobe hala, bertan pasatzen baitugu denbora gehiena. Lan guztiek bezala honek ere baditu alde onak eta txarrak.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]