Polonia hegoaldean, Jeżowe herri inguruan, azken mendetan kondaira bat zabaldu da: hango basoetan ezkutatuta haurren hilerri bat dago.
Berriki, S19 errepidea eraikitzeko lanetan ari zirela, kondaira egiaztatu dute. 100 hilobitik gora aurkitu dituzte eta horietatik %80 inguru haurren arrastoak dira. Ehorzketak XVI. eta XVII. mendeetan egin zituzten, bakoitzak bere hilobia du eta, beraz, hilerriak ez zion larrialdi bati edo ezohiko egoera bati erantzun.
Gainera, haur gehienek txanpon bat dute ahoan, baina horrek ez ditu adituak harritu: Antzinaroko ohitura izan arren –Karonteren oboloaren erritualaren parte zen Grezian eta Erroman–, ohiturak luze iraun zuen; Pio IX.a aita santua, esaterako, oboloa ahoan zuela ehortzi zuten 1878an. Baina beste galdera bat utzi du agerian aurkikuntzak: non daude helduen gorpuzkinak?
José Alberto Mujica, gerrillari tupamaro eta Uruguaiko presidente izandakoa, astearte honetan hil da, minbizi baten ondorioz. 89 urte zituen eta txakurrarekin batera bere etxebizitzan lurperatzeko argibideak utzi zituen. “Nire zikloa amaitu da”.
Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?
Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]
Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]
Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]