Bi anai-arreba parkean jolasean. Deskuidatu da gurasoa minutu erdi bat, askaritarako ogitartekoak poltsan aurkitu ezin, eta, ohartzerako, hortxe joan zaizkio bi umeak, txori-txori, arbola batean gora. “Jaitsi hortik, Oier! Zer uste duzu, Tarzan zarela?”, bota dio gurasoak semeari, eta segidan alabari: “Jaitsi zu ere, Ainara! Hankaz gora erori eta ipurdi-bistan geldituko zara-eta bestela!”. Bete-betean harrapatu dituztenez, lurrera jaitsi dira biak: umilduta baina oihutxo tarzankarak imitatuz Oier, eta zeharo lotsagorriturik Ainara, gurasoaren aginduz jantzi duen soinekoa belaunetaraino heltzen zaiola segurtatu nahian. Txiki-txikitatik bridatzen digute emakumeoi mugimendua, antzutzen jolasa, eta lotsa-iturri bihurtzen gorputza.
Nerabezaroan izan ohi da bigarren ihesaldia, maiz behin betikoa: orduan errenditzen dira neska gehienak sedentarismora, ari-ezera. Mutilek (ez guztiek, bai askok) lasai ederrean segitzen dute ariketa fisikoa egiten, jolasean, giharrari gihar eta hauspoari hauspo, ume izateko lizentzia galdu gabe oraindik, gizaki arrak naturaz beranduago heltzen direla sinetsita dagoen gizarte baten onberatasun konplizearen abaroan. Neska nerabeei, aldiz, ez zaie inondik ere hain erraz baimentzen ume-jolasa, nahiz eta adin horretan oraindik hurbilago duten haurtzaroa helduaroa baino. Jolasa ez da guaya neskengan, ez da sexya. Eta jolasik ezean, kirolik ere nekez, noski.
Mutikoen jolas batzuk kirol serio, inportante, etekintsu bilakatu zaizkigu. Futbol profesionala da adibiderik garbienetako bat: gizaki arrek, ume-jostetan segitzeak lotsa eman dienean, jolasa kirol bihurtu dute, eta beraz lehia, eta beraz joko. Ez alferrik, kirol-apustuen izurri teknologizatuak gizonak kutsatzen ditu gehien, eta ez dago aditu-aditua izan beharrik konturatzeko nola ari den zabaltzen mutil gaztetxoen artean ere. Zehazki, maskulinitate hegemonikoaren norgehiagokan eta arriskuzaletasunean hezitako gizon langile-klasekoak daude gure hiri-herrietako auzo jakin batzuetan asuna bezala ugaritzen ari diren apustu-etxe ñirñirkarien ituan.
Emakumeen artean zabaldua dagoen izurria, berriz (agian kontabilizatzen zailagoa dena), sedentarismoa da. Jolasa ebasten digute gazte-gaztetatik, eta, ondorioz, kirola ere bai. Ikusiko dituzu emakumeak binaka paseoan edo korrika, ikusiko dituzu gimnasioaren lau pareta izerditsuen artean (dela spinning, dela zumba, dela pilates…), eta Euskal Herri berdeko batzuk ikusiko dituzu mendian gora ere. Nekez ikusiko duzu, baina, 50 urteren bueltako emakume-kuadrilla bat saskibaloian, kinta berekoak elkartzeko aitzakia gisa jarritako urtean behingo partidan, eta nekez ikusiko duzu 20 urteko neska bat herri erdiko frontoian bera bakarrik palan edo eskuz: ez inork galarazten dielako, noski, baizik emakumeek oro har ez dutelako nahi.
Zergatik ez dugun nahi: horixe da galdera. Zergatik ez dugu nahi mugitu? Zergatik ez dugu nahi jolasean aritu ez bakarka eta ez taldean? Zergatik ez dugu nahi gure hiri-herrietako espazio publikoak hartu eta lotsa eta beldur izpirik gabe salto eta korri egin izerdi-patsetan leher eginda bukatu arte? Jolasa bahitzen digute txikitan, gorputza gaztetan, eta denbora nagusitan. Agian izango du horrek zerikusitxoren bat. Ari-ezak osasun fisiko eta mentalerako zer ondorio dakarzkigun, berriz, osasun-sailen aldizkako txosten estatistikoetan azalduko da beharbada, grafiko eta lerro artean mardul eta hotz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]