Manifak

Iragan urriaren 26an, 51.000 lagun bildu ginen Iruñean Altsasukoen aldeko elkarretaratzean. Aitzineko larunbatean, 47.000 herritarrek Kataluniaren sustenguz Donostiako itsasbazterra zeharkatu zuten. Zenbait aste lehenago, 50.000 ginen Bilboko karriketan 47ak libre lelopean. Azaro bukaeran Parisen salatzen ziren euskara kontrako erasoak eta abendu hasieran Baionan gobernuaren neurri antisozialak.

“Sartze” honek ere eman du karrikara ateratzeko arrazoi bat baino gehiago. Eta ohikoa bada ere militantziaren krisian atentzioa ezartzea, aitortu behar dugu herri horrek baduela oraindik astez aste milaka herritar mobilizatzeko gaitasuna. Bai, eta zer? Argazki eder batzuk aparte, zer ondorio? Ondorio politikoak badirenik ez dut ukatzen. Beste nonbait kokatu nahi nuke fokua ondoko lerroetan.

Gure artean: manifa baten ondotik nor ez da sekulan etxera sartu pixkat frustratua? Ez ote dute manifa batzuek gehiago gure artean sozializatzeko aukeratik, borrokarako momentutik baino? Batzuetan iruditzen zait milaka herritar biltzen ditugula/gaituztela atentzio sobera emanez mezuan (zein argazki aterako dugu? zein mezu igorriko dugu?) eta ez aski parte hartzaileengan sortuko ditugun emozioetan: A puntu batetik B puntu batera desfilatu, aspalditik ikusi ez ditugunak agurtu, etxeratzean argazki bilduma sare sozialetan partekatu eta ohera.

Adibide zozo bat hartzearren, beti harritu naiz, gure manifetan ia nehor ez baita heldu etxera apaindu eta imajinatutako pankarta batekin. Parisko mobilizazio sozialak, Kataluniako protestak, Libanoko karrika okupazioak eta Txileko manifen argazkiak begiratu eta gureekin konparatu. Kolorea, umorea eta mezu pertsonalizatuak eskas dira frankotan gurean. Anekdotikoa dirudi, baina adierazgarria zait: manifetara goaz, paseatzera joango ginatekeen bezala. Alta, bataila momentua balitz, prestaturik joan beharko genuke.

Antolatzaile gisa, guri dagokigu hori sustatzea. Guri dagokigu jendearen emozioetan ere eragiten duten manifak antolatzea, sare sozialak hobeki erabiltzea, gure gorputzak erabiltzea, publiko desberdinei tokia egitea… Bi alaba txiki ditut eta ez dute gehiago manifetara joan nahi. Kolektiboki ezin dugu ezer egin horren aldatzeko?    

Datozen hilabeteetan imajinazioa landu dezagun beraz, izan gaitezen blokatzaileak, apaintzaileak, koloretsuak, biziak, pertsonalizatuak, iraunkorrak. Finean, emozio sortzaileak. Like eta klik gutxiago; adrenalina eta endorfina gehiago. Gora bihotzak!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude