1920ko hamarkada (ez hain) zoriontsua

  • AEB, 1920. Konstituzioaren Hemeretzigarren Zuzenketa onartu eta, horrenbestez, emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten. Hala, 1920ko urte zoriontsu eta eroak ondo hasi ziren, eta bereziki pozgarriak izango ziren emakumeentzat.

Ezkerrean, ilusioa: 1920ko hamarkadako emakume emantzipatu zoriontsuak. Eskuinean,  errealitatea: Dorothea Lange-ren argazki ezaguna, hamarkada amaierako krisiaren sinbolo. (arg: G.G. Bain Collection / Oakland Museum)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gordon A. Craig (1913-2005) historialariaren hitzetan: “Herrialde guztietan, Lehen Mundu Gerrak ortodoxia eta aginte guztiak ahuldu zituen eta, amaitu zenean, ez gobernuak, ez elizak, ez eskolak eta ez familiak ez zuten garai bateko indarra gizakien bizitzak arautzeko (…). Bereziki emakumeei egin zien horrek mesede. (…) Toki publikoetan bakarrik azaltzeko, alkohola edo tabakoa kontsumitzeko eta ezkondu aurretik sexu harremanak izateko tabuek indarra galdu zuten. Emakumeek gizartearen tiraniaren menpe egoteari utzi zioten”.  Ilea eta gonak moztu zituzten, kortseak gerri zabaleko soineko erosoez ordezkatu zituzten, galtzak ere janzten hasi ziren, baita zigarroak erre eta alkohola edaten ere; eremu publikoa hartu zuten, lotsak galduta; ekonomiaren loraldiak eta kontsumo ahalmenak Botere haiekiko independentzia areagotu zuen; sexu-askatasunean ere aurrera egin zuten, antisorgailu berriak lagun...  Horixe zen flapperra, hamarkada zoriontsuko emakume berriaren estereotipoa.

Errealitatea, ordea, oso bestelakoa izan zen. Gerora garrantzitsuak izango ziren pausoak eman ziren, jorratuko ziren bideak ireki, baina hamarkada horretan munduko emakume gutxik dantzatu zuten charlestona.

AEBetan bertan emakume guztiek ezin zuten botoa eman; beltzek –emakume zein gizon– 1967an lortuko zuten bozkatzeko eskubidea. Garai hartako irudi publiko indartsuenetakoa, Josephine Baker, estatubatuarra eta beltza zen, eta Europan, Parisen egin zuen AEBetan ukatu zioten bidea.

Gainera, AEBetako loraldi ekonomikorik ez zegoen gainerako herrialdeetan. Galtzaileak galtzaile, gerraren irabazle gehienek ere asko galdu zuten gatazkan, eta zulotik ateratzeko urteak izan ziren haiek. Gerran parte hartu ez zuten zenbait herrialdeetako emakumeentzat ere ez zen pagotxa izan; Espainian, esaterako, Primo de Riveraren diktadura jasan behar izan zuten 1923tik aurrera. AEBak izan ziren benetako irabazle ekonomikoak, baina han ere elite murritz batek soilik jantzi zitzakeen Coco Chanelen arropa askatzaileak. Eta 1929ko krisian gerrak puztutako burbuila hura lehertu egin zen. Horrenbestez, “emakume berriak” inor gutxi ordezkatu zuen.

Orain, beste 20ko hamarkada baten atarian, ikusteko dago datozen urteek argazki alai mordo bat utziko diguten ala benetan “emakumeek gizartearen tiraniaren menpe egoteari” utziko dioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Ötzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Eguneraketa berriak daude