Fleming

Bilboko taberna batean geunden geratuta -anonimotasuna gordeko diot lekuari, orain jakingo duzue zergatik-. Herritik hirira egiten duenaren antzera, garaiz iritsi nintzen; alegia, ordua baino askoz lehenago. Taberna ireki berri, bakarrik eman nuen tarte bat, musika ezin hobearekin: Still Corners, El Michels Affair, etc. Ez zitzaidan hiltzeko leku txarra iruditu. Are nire heriotza bera horrelakoa izatea nahiko nuke: bare, doinu arinak arimaren gozagarri, heriotza kolpetik heldu arte –kasu honetan, koadrila zaratatsu bat izan zen–. Eskerrak jendearekin batera nire kontaktua ere etorri zen.

Anonimotasunarekin jarraitzeagatik, soilik esango dut MZ inizialei erantzuten diela nire kontaktuak, eta gure Michel Onfray gisa defini genezakeela. Aspaldi elkarrekin egon gabe, kontu ugari aletu genituen, interesgarrienen artean euskal gizon zaharruno ezagunei buruzkoak, hemen osoki aipatu ezin direnak -irrikaz espero dut horiei buruz inoiz ezer idaztea-. Baina gehien atsegin izan nuena ondorengo paseotxoa izan zen: Fleming plazara eraman baininduen, euripean, penizilina deskubritzeagatik ezaguna den doktorearen eskultura ikustera. Bertan aipatu zidan eskultura hori auzoko prostitutek finantzatu zutela, eskerrak emateko, noski, hainbat gaixotasunen larria aurrezteagatik. Istorioak invent handi bat izateko itxura guztia dauka, zinez, baina izango da aspaldian entzun dudan invent graziosoena. Italiarrek –eta pedanteek– esango luketen moduan, se non è vero, è ben trovato.

Prostituzioaz, egia esan, abolizionista naizen, legeztatzearen aldekoa, ez daukat iritzi argirik –eta gainera ez dit inork eskatu–. Dakidan gauza bakarra da giza praktika gutxik eragiten duela nigan higuin sentimendu handiagorik. Eta MZren ahotan invent handiena ere istorio errealena baino puskaz sinesgarriagoa gertatzen dela, misterio, jakinduria, umore poxi bat baldin badauka.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2019ko abenduaren 15a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude