Igeri dago

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Naufragoen altzoa | Gorka Setien | Egilea editore, 2019

Minoreak izan ohi dira irakurtzen ditugun zenbait obra, apala euren helburua, mugatua norainokoa. Gorka Setien Berakoetexeak Naufragoen altzoa horrelaxe atera du, liburu fin-fin bat da, azala ere argal-argala, ideia zenbait eta mamu zenbait bertan uzteko, eta ez zitezen ibili, agian, buruan bueltaka: “Laztana/ bixotza/ maittia/ disekatutako txorien izenak/ besterik ez dira aunitzetan”.

Ramon Agirre, Eneko Olasagasti eta Maripi Solbesekin batera idatzitako Eta zergatik ez... Sigrid? heterodoxo harekin hasi (Susa, 1983) eta bururatu ahala erreskadan idatzitako Ez sinkronia (Susa, 1985) jarraitu, Gorka Setienen pultsu poetikoa lurperatu eta hurrengo mendean azaleratu zen berriro –Aparkalekuko felizidadia eta Ertzetako inkomunukazioak– eta orain orrialde hauetara dator luma hark egundo deskantsatu izan ez balu bezala, tinta falta izan balu bezala urteokaz.

Estilo jakin bat daukalako Gorka Setienek aurriekin egina, hondoratu ziren zatiekin eraikia. Ideia itxura batean lotura bakoekin josi du oihal bat aski grisa: “Aspaldi ostu zidaten ama/ hautsi zidaten desioa/ito umea eta bideratu/ hortik gerora guztia/eta/orain/limoiak/ere bai”.

Pentsa daiteke “eta” edo “orain” edo “limoiak” ezin daitezkeela poema bateko lerro izan, ez daukatela nahikoa funts eurek bakarrik eusteko euren buruari, baina Gorka Setienek horrela idazten du, instintiboki idazten du, ez du, ezagun denez, atzera begiratzen. Liburua horregatik da freskoa eta zabarra, azalekoa eta enigmatikoa: “Desio batek/ desio antzinakoenak/ lehena iratzar dezake eta/ tiranoaren eraikinean urradura definitiboa eragin/ utopiak odola duela erakusteko/ odolak basoa/ basoak sustraiak/ sustraiek mugimendua”.

Naufragoen altzoa ezin da irakurri beraz poema liburuak irakurtzen diren antzera, ezpada fanzineak irensten genituenean bezala, laino batean. Akatsak eta ahuleziak dauzka, baina kritika hau merezi zuen, nahiz eta esku artean hartu eta apunte batzuk diruditen hasiberri batenak. Beharbada horregatik, ez delako gorena baina enkoadernatu eta opatu egin digulako izan da hain xamurra irakurketa. Boluntarista delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


Eguneraketa berriak daude