Egiazkoak zein apokrifoak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Urre urdinaren lurrina | Jurgi Kintana | Pamiela, 2009

Literatura ikerlari, ikastun, “eskukatzaile” guztien ametsa da seguru, auskalo hezea, idazle ezezagun baten aurkikuntza egitea, gutxienez idazle ezagunen baten obra ezezagunen batena, munduari deskubrimendu hori eskaintzea, mundu berri batena bailitzan. Euskaraz idatzi zuen Flaubert bat, Zola bat, Galdós bat aurkitzeak, literatura historiografiaren Olinpora sartuko luke zuzenean eta hotsandiz ikerlari, ikastun, eskukatzaile hori. Zeregin gaitza, hain zuzen, Jurgi Kintanak bere buruari ezarri diona Urre urdinaren lilura liburuan. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) azpitituluan, poesiaren aukera posibleago eta sinesgarriagoari jarraikiko zaio bilatzailea: “Ez ote zen egon oharkabean geratu zaigun euskal poeta nabarmenik?”.

Bilaketa bat da, beraz, hemen proposatzen zaiguna, bidaia bat, eta bilaketa-bidaia guztietan gertatzen den bezala, askoz ere interesgarriagoa da helmuga baino bidea bera. Garaietan, obretan, hautagaietan barrena proposatutako hau da kitzikagarria, nahi baino epidermikoagoa, horregatik ere inspiratzailea. Helmuga, alegia aurkikuntzaren bat, edo bat baino gehiago, erdiesten duen jakiteko, liburua irakurtzea izango da onena. Baina onar bekit spoilerra: “Bilatutakoa ertzeko pertsonengan azaldu zaigu”, aitortuko du bukaera partean. Gauza jakina baita ertzak beti zentroa baino puskaz interesgarriagoak direla: “Joan-etorrian zebiltzanengan, euskal-erdal ertzean, arrotz gerturatuetan eta bertoko arroztuen artean”. Eta jakina den beste gauza bat, baina ez dena alferrikakoa behin eta berriz gogoraraztea: “Kultur testuinguruaren garapenak biderkatzen du autore jenialak agertzeko probabilitatea”.

Izan ez ginen literatur historia loriatsua nekez osa dezakegu orain, diosku Kintanak, ez bada “euskal obra apokrifoen bidetik”. Ez luke balioko gure literatur tradizioa sendoago bihurtzeko, agian, baina zer ondo pasako genukeen bitartean. Literatura jolaserako ere bada, beharrezkoak iruditzen zaizkit Kintanarena bezalako ariketak, establishmenta apur bat zirikatzen dutenak. Horren froga garbia, kritiken hemerotekak liburuaz bildu kritika gehienek —literatura ikerlari, ikastun, eskukatzaileenak, behintzat— liburua epel xamar utzi izana. Espero dezagun guk ere, hartara, “halako aurkikuntzak ez direla faltako (egiazkoak zein apokrifoak)”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


Eguneraketa berriak daude