Belar jaleak

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hazilaren 4an abiatu da Ipar Euskal Herriko eskoletan, bi urte iraunen duen bazkari begetarianoak zerbitzatzeko esperientzia. Astean behin, garbantzuak eta dilistak dastatuko dituzte haurrek, agro-industriak ekoiztu sukrez eta gurinez ito janarien ordez. Eginkizun horrek, haragia ardatz daukan kultura nagusiaren premiazko aldaketa mentalari irekitzen dio atea.

Txitxiaren inguruan fabrikatu kontsentsuaren horma pitzatzearen kontra direnak badira sare sozialetan eta beren ez adostasuna agertzen dute bi norabideetan: batetik, gobernu makroniarrak jasaten lukeen bobo-ekolo urrineko lobby indartsuen eragin maltzurra salatzen dute eta bestetik, errepikatzen dabiltza, ez dutela estatuaren esku-sartzea begi onez ikusten, eguneroko jateko ohituren intimitatea erabat aldatzea helburu. Bakarrek, haragia egunean bitan ez irensteak ekarriko lituzkeen ondorio medikalak ere aipatzen dituzte.

Harrigarriak gara. Nahi dugun zaborra jateko, edo mugagabeko abiaduran autoz ibiltzeko dretxoa aldarrikatu eta, gero, istripuz geldotzen edo gaixotzen garenean, estatuaren osasun sistemaz baliatzea eskatzen dugu, fermuki. Kontra-erranez beteak gara, egiazki.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Elikadura Gizartea
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...