Kaixo. Ana naiz. Ez dugu elkar ezagutzen. Tira, akaso bai. Akaso zuetakoren batekin topo egin dut azkenaldian. Nolanahi ere, horrek ez du axola. Eskerrak emateko idazten ari natzaizue.
Puerperio: erditze unetik ugal-organoak, horien funtzioak eta emakumearen egoera erdi baino lehenagoko jatorrizko egoerara itzuli bitartera doan aldia.
Definizio sinplea. Motza. Argia. Aseptikoa.
Eskerrak liburuetan irakurri ezin dena zuek narratzen duzuen. Zuei galdetuta ulertu dut zenbateraino den ezinezkoa atzera-buelta. Zuek entzunda ikasi dut erditu osteko aldiaren iraupena diadak baino ezin duela zehaztu. Zuekin hitz eginda ohartu naiz puerperioa korapilatsua dela.
Konplexua. Luzea. Lausoa. Erraietakoa.
Puerperioa nolabaiteko eraldatzea da. Erdibitzea.
Bat egitea.
Esfera emozionala
betiko konpartitzea.
Bat-batean dena da
hezur-haragizkoa.
Umea jaiotzen da;
baita ama ere
Puerperioa nolabaiteko eraldatzea da. Erdibitzea. Bat egitea. Esfera emozionala betiko konpartitzea. Bat-batean dena da hezur-haragizkoa. Umea jaiotzen da; baita ama ere. Eta, gertatu denaz kontziente izateko ia astirik gabe, derrepentean, galaxia ezezaguna oinazpietan. Estralurtar bat gehiago Lur planetan. Hobeto esanda: lurtar bat gehiago estralurtarren planetan.
Prozesua aberasgarria dela diozue. Latza, halere. Latza, nahasgarria, mingarria eta neketsua. Nolabaiteko dolua. Egia da tarteka baten bati egokitzen zaiola iragarkietako erditze-oste erromantiko horietakoren bat. Baina, gehien-gehienetan, puerperioak ez du kafe egin berriaren usainik.
Zaila omen da aurretik zer den hitzez azaltzea. Ezin omen da imajinatu. Ez dakit, ba, egunen batean biziko ote dudan. Lasai nago, dena den; ze badakit zuetakoren bat izango dudala alboan. Egongo da baten bat ni sostengatzen aholku kontraesankorren gaindosiak jota, gauero hil eta goizero berriz jaiotzen naizenean; edo konpreni ezin diren negar saioen ostean pozez zoratzen naizenean. Beti dago zuetakoren bat. Gutakoren bat.
Mila esker, beraz. Mila esker zuri: puerperio esaten dioten eromen zentzudun horretan barru-barruraino sartu zaren horri. Mila esker emagin-eskoletan ikasitakotik harago dagoena niganaino ekartzeagatik. Mila esker puerperioa ezer egin ez eta aldi berean dena egitea dela irakasteagatik. Zoragarria da ispiluaren bestaldean dagoenari beldurrik gabe begiratzen diozula ikustea. Haurrarekin batera jaio berri zara. Eta polita da sortu berri den Ama zaintzen eta maitatzen duzula sentitzea. Lasaigarria da zu protestan entzutea. Patriarkatuak ez dizu erraza jarri. Begira, ordea. Hortxe zaude. Zure barruak agintzen dizun hori egiten: desobeditzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]