Sua eta amatasuna

  • Sail Ofizialetik kanpoko filmetan sua izan da errepikatu den elementuetako bat, piromaniarekin lotuta O que arde lanean, eta istripu gisa planteatuta Ema film txiletarrean. Oliver Laxeren pelikularen kasuan sua koadro barnean sartzen da; Pablo Larrainenean, aitzitik, koadroz kanpo. Bi kasuetan du, halere, gatazka nagusiarekin zerikusi zuzena gaiak. Sua bezalako objektu estetikoak erakargarri bihurtzen du irudia zinematografikoki pentsatuta.

Perlak sailetik pasa den Diu jiu tian chang filmak galdutako ume baten hutsunea betetzen saiatzen diren gurasoak erakusten ditu. Argazkia: Zinemaldia
Perlak sailetik pasa den Diu jiu tian chang filmak galdutako ume baten hutsunea betetzen saiatzen diren gurasoak erakusten ditu. Argazkia: Zinemaldia

Makroegiturak eta hauen inguruarekiko harremanak ere garatu dira film batean baino gehiagotan. Batetik, Urpean lurra lanak Itoizeko urtegiaren aurkako borroka bizi izan zutenen memoria eta ametsak esploratzen ditu. Zabaltegi-Tabakalera sailak hartu duen Giraffe filmak Danimarka eta Alemania lotuko zituen tunela du ardatz. Le milieu de l'horizon lanak, berriz, orokorragoa den lurra ustiatzeko era ezinezkoez eta landako bizimodu gero eta zailagoaz hitz egin digu.

Nolanahi ere, amatasuna, edo guraso eta seme-alaben arteko harremana izan da sail gehienetan errepikatu den gaia. Lucy + Linn filmak amatasun normatiboaren eta arduragabearen arteko kontrastea egiten du, esperientzia honek emakumeen bizitzan eragiten dituen ertzak arakatuz. Hari beretik, lehenago aipatutako Ema filmeko protagonistak, ama eredu hegemonikoan kabitu ezinda, modu propioa bilatzen du familia osatzeko. Ficción privada lanean Andrés Di Tellak gurasoak omentzen ditu, elkarri idatzi zizkioten eskutitzak berreskuratu eta zuten harremana ulertzen saiatuz. Mateoren ama laburmetraiak ama eta semearen arteko konplizitateaz hitz egiten du, baita elkar ulertzeko zailtasunaz ere. Diu jiu tian chang filmean galdu duten umearen hutsunea betetzen saiatzen diren gurasoak islatzen dira. Azkenik, Las buenas intenciones argentinarrari dagokionez, autofikzio-biografia gisa garatzen den aita banandua duten hiru anai-arreben istorioa kontatzen da. Gaiak, ikuspuntu ezberdinetatik harreman hauen eta zinearen arteko zubian hausnartzera gonbidatzen gaitu. Zinemagilearen denbora ama(aita)-denborarekin nola bateratzen den pentsatu daiteke, eta ea horrek baduen pisurik gaia aukeratzeko orduan. Harreman unibertsalak izateak ere baluke garrantzia kasu honetan: finean, denok (izan) gara ama-aita, seme-alaba, aitona-amona... eta horrek dakartzan afera batzuk ezagun ditugu.

Era batera edo bestera izan, errepikatzen diren gaiek beti deitzen dute atentzioa, sorkuntza prozesuko ardatz nagusiak hilabetetan eta urtetan hartzen baititu zuzendariak. Hobe zeharkatzen dituzten gaiak izatea, hasiera batean behintzat. Amaierarako, agian, ez dute gaiarekin ezer gehiago jakin nahi izango. Edo bai, eta bigarren batean sakonduko dute lehenengoan jorratutako gaia. Dena dela, ikusi beharko da datorren urtean aldatu egingo diren edo ez aurten ikusitako tematikak. Gizartearen interesak aldatzen direnaren seinale izan daiteke. Bitartean, pantailaz haragoko bizitza berreskuratzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2019
Ken Loach, zine zuzendaria
"Zinemari eskatu behar zaio gutxienez esna egotea"

Keinuen segida bat da zinema, keinuen sekuentzia bat. Zinemagileak etengabe keinu egiten dio kamerari, haren aurreko paisaiari, pertsonaiari, objektuari. Keinua galtzen bada, galdu egiten da zinema, galdu gizatasuna. Zinema, keinua eta gizatasuna zaintzen dituen espeziekoa da... [+]


Izibene Oñederra Aramendi, zinemagilea
"Transgresioaren irudikapena egunerokotasunarekin lotua dagoenean interesatzen zait"

Satorrak bogan daude zineman. Izibene Oñederraren satorrek, euren sinbologia nahiz konnotazio propioak dituzte ordea, eta deitu ere, bere molde propio zein ederrez deitzen ditu. Animazio irudietan islatu ditu eta mikroipuinen gisara plazaratu du Lursaguak. Zinemaldian... [+]


Oliver Laxe, zine zuzendaria
"Denok gara errudunak, denok sinetsi dugu hirien erlijioa"

Salda edo zopa bero batekin alderatzen du bere zinema; soila eta konplexua aldi berean. Ez hain estimatua azukrez eta kimikaz jositako garai posmodernootan, baina aterpe bital bat eskaintzen duena. Cannesko jaialdian gozo hartu zuen kritikak zein publikoak O que arde filma... [+]


Analisia
Gazte despolitizatuak ala diskurtso higatuak?

Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko... [+]


2019-10-04 | Santi Leoné
Bi film ikusi ditut oso denbora gutxian Donostiako Zinemaldian

Takashi Miike Audition filmari esker ezagutu genuen, 1999. urtean. Plural horrek badu maiestatikotik –nik bederen orduan izan nuen Miikeren berri estreinako aldiz–, baina plural normala ere izan daiteke, susmoa baitut ez direla guti Miike beldurrezko filmen bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude