Jeffrey Epstein: sexu-esklabotza, aberatsak, boterea, xantaia eta... Mossaden beso luzea

  • Abuztuaren 10ean New Yorkeko Metropolitan espetxean hilda azaldu zen Jeffrey Epstein 66 urteko finantzari aberatsa, ingelesez sex trafficking delitua  –emakume esklaboen trafikoa– egiteagatik bigarrenez epaitu behar zutena. Epaileak suizidiotzat jo du heriotza, hilketatzat Epsteinen abokatuek. Konspiranoiko hutsak ote dira Epstein betiko mutu nahi zuten asko zirela diotenak? Bere heriotzak oroitarazten du orain dela 27 urte Robert Maxwelli gertatutakoa.

Ezkerretik hasita, Donald Trump, Ivanka Trump, Jeffrey Epstein eta Ghislaine Maxwell, hondoa jota hil berri den negozio-gizonaren garai arrakastatsuetako festa batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dirua –baina diru asko–, sexua, boteretsuen ustelkeria, zerbitzu sekretuak eta hilketa gutxi baina apartak biltzen dituen intrigazko kontakizuna nahi? Ez duzu liburukote bati haginka ekin beharrik: irakurri ingelesezko Wikipedian Jeffrey Epstein sarrera, ondoren Ghislaine Maxwell eta bukatzeko Robert Maxwell. Hona laburpena, atzekoz aurrera.

1991eko azaroan Kanariar uharteetan itota hil zen –hala ebatzi zuen polizia espainiarrak– Robert Maxwell, prentsa britainiarraren jabe handietakoa eta bi legealditan parlamentari laborista izana, 68 urterekin. 1923an Txekoslovakiako familia judu batean sortua, 1940an Holokaustotik ihes egin eta atzerriko armada txekoslovakiarrean borrokatu zen estreina, gero frontean armada britainiarrean jarraitzeko: kapitain graduarekin amaitu zuen II. Mundu Gerra.

Bi urtez zerbitzu sekretu britainiarren interprete lanetan aritu zen Berlin okupatuan, bere harreman sarea josiz Erdi Europan ari ziren KGBko agenteen artean, aldi berean Israel estatu berriaren agintariei lagunduz. Armada utzirik, edizio eta prentsaren munduan barnatu zen, Springer Verlag argitaletxe zientifiko alemanaren banaketa hartuta Ingalaterra eta AEBetarako.

1989ko ekitaldi batean ezkerrean Donald Trump orduan gaztea eta eskuinean Robert Maxwell.

1964ko hauteskundeetan Alderdi Laboristarekin aurkeztu eta parlamentari postua lortuko zuen, 1970a arte edukiko zuena. Laster iritsiko zen Maxwell Communications Corporation holdingaren sorrera eta hortik egin zen Mirror prentsa taldearen jabe: sei egunkari, tartean The Mirror ospetsua. Hedabide handien ugazaba posiziotik muturra sartu zuen futbol kluben munduan eta harremanak josten jarraitu zuen munduko agintarien artean, izan François Mitterrand presidente frantsesarekin edo Errumaniako Nicolai Ceaucescurekin.

Beti Israelgo lagunei lotua, 1986an Maxwellek Tel Aviveko gobernuari diskretuki jakinarazi zion Mordechai Vanunu ingeniari nuklearrak bere egunkarietako bati azaldu zizkiola ordura arte sekretua zen Dimonako erreaktore atomikoaren xehetasun garrantzitsuak. Erreportajea argitaratuko zen, bai, baina aurretik zerbitzu sekretu israeldarrek engainatuta –espia emakumezko eder bat tartean, Cheryl Bentov– Erromaraino eraman, bahitu eta Israelen espetxeratzea lortuta.

Mordechai Vamunu ingeniari nuklearra: zerbitzu sekretuek 1986an Erroman bahitu eta Israelera eraman  eta espetxeratu zuten.

Robert Maxwell 1991n hil zenean, “espainolek autopsia txapuzero bat egin zuten”, idatzi berri du garai hartan Kanarietan ibili zen Jacques-Marie Bourget kazetari frantses beteranoak.  “Urtebete beranduago lortu nuen eskuratzea Maxwelli egindako bigarren autopsia, Tel Aviven Shin Bet kontraespioitza zerbitzuak egin ziona eta oso bestelako musika zeukan: aseguru-etxeek behartuta kasurako izendatu zuten forentse britainiarrak garbi adierazi zuen Maxwell asesinatu egin zutela, gorpuak kolpe eta ziztaden markak zeuzkala”.

1991ean Robert Maxwell itsasora erortzen ikusi zuen yateak alabaren izena zeraman.

Ordurako Maxwell kiebra jotzeko puntuan zegoen eta zorrei aurre egiteko dirua lapurtu behar izan zuela bere konpainien enplegatuen pentsio funtsetatik eta dirua itzuli ahal izateko, dio Bourgetek, egindako faboreak kobratzera jo zuen bai israeldarrengana eta bai errusiarrengana.

Maxwellek Kanarietan bere burua bota ote zuen putzura ala –Bourgetek eta beste batzuk uste duten moduan– CIAk eta Mossadek erabaki zuten arriskutsu bihurtzen ari zitzaien adiskidea kalitzea?

Lady Ghislaine

Kontua da Maxwell kareletik uretara erortzen ikusi zuen itsasontziak izena zuela Lady Ghislaine, jauntxoaren  alaba maiteenaren omenez eta Ghislaine Maxwell izan dela... Jeffrey Epsteinen andregaia eta hurbileneko laguntzailea, honek sexu-esklabotzat erabilitako nesketako batzuek salatu dutenez.

64 urterekin hil berri den Jeffrey Edward Epstein ere familia judu bateko semea zen. Gaztetan matematika irakasle hasi ostean, banka eta finantzetara egin zuen jauzi. 1976an hartu zuten Bear Stearns inbertsio banku mitikoan: mitikoa, 2008ko krisi handian eroritako sonatuenetakoa izango zelako. Baina hori askoz geroago gertatuko zen. Tartean, Epstein bilakatu zen finantzetako izar eta azti, 1981ean bere kontura jarri eta IAG Intercontinental Assests Group sortuta, porrot egindako enpresei dirua ateratzen berezituta.

Bere bezeroetako bat izan zen Adnan Khaxoggi enpresaburu saudia, arma trafikoan aberastua eta garai haietako eskandalu handietakoa izan zen Iran-Contra aferan sartuta ibili zena, AEBetako armak bai Nikaraguako kontra-iraultzaileei eta bai iraniarrei salduz, Israel tarteko.

Epsteinek bere inguruan esana zuen inteligentzia zerbitzuetan ere ari zela, erakutsiz pasaporte austriar bat gezurrezko izen bat eta jabearen bizilekutzat Saudi Arabia zeramatzana. Pasaporte hori poliziak aurkitu dio aurtengo uztailean bigarrenez atxilotu eta etxea miatu diotenean. Baina Epsteinek haizea alde izan du urte luzez.

Finantzari espekulatzaile arrakastatsua izan zen, ez beti bere bezeroei zerbitzurik onena egin zielako baizik eta  espekulazioan gertatzen diren istripuetatik –tartean Ponzi ereduko iruzurretatik– beti onik irteten zelako. Inbertsio funtsen munduan izena egina zuen, bezero eta sozioen artean zeuzkan jende boteretsuak, hala nola Ehud Barak Israelgo lehen ministro ohia. Baina justu 2007-2008ko krisitzarraren bezperetan lainotu zen Epsteinen izarra.

2005eko salaketa batetik abiatuta, poliziak bildu zituen Epstein neskato gazte eta adin gabeen predatzailea zela erakusten zuten dozenaka lekukotasun eta kriminalak berak grabatu arazitako argazki eta bideoak ere bai. Epailearekin 11 hilabeteko espetxealdia negoziatu zuen... bere jauregian eta bizimodu oparoari uko egin barik bete zuena, inpunitateak ematen duen harrokeriaz.

Auzitegian frogatzat aurkeztutako argazkian, erdian Virginia Giuffre (gaur egun Roberts) Epstein salatu zutenentako bat bera sexu trafikoan erabili izanagatik. Ezkerrean Ingalaterrako Andrew printzea eta eskuinetan Ghislaine Maxwell.

Baina emakume gehiagoren salaketek jarraitu zuten bata bestearen ondotik... 2019ko uztailaren 6an Epstein berriro atxilotu zuten arten.

Wikipediak ondo dokumentatuta dioenez, Epsteinek bere eraikinetako puntu askotan zeuzkan jarrita kamerak, antza denez adin txikiko neskekin jende famatuak egiten zituztenak grabatu eta gero xantaia egin ahal izateko: poliziek CD pila batean aurkitu zituzten irudiok, ondo sailkatuta. Jende gehiegi Epstein desagerrarazteko irrikaz. Espetxean lehen erasoa jasan edo suizidio ahalegina eginda, bost egun geroago hil zen, bakarrik ziegan, espetxearen kamerak deskonektatuta eta funtzionarioak lotan zeudela.

Inork ez du ikusi geroztik Ghislaine Maxwell, Robert Maxwellen alaba, Jeffrey Epsteinen andregai izana, herensugeari neskatxa gazte eta adin gabeak zerbitzatzen zizkiona.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude