"Borroka hau irabaziko dugu": pentsiodunak mobilizazioz jositako udazkena prestatzen ari dira

  • Udazkenerako hainbat mobilizazio handi prestatzen ari dira pentsio duinen aldeko elkarteak. Irailaren 30ean izango da lehena, eta azaroan beste mobilizazio handi bat egin nahi dute; sindikatuekin hitz egiten hasi dira ondo prestatzeko.


2019ko abuztuaren 22an - 12:03
Pentsiodunen mobilizazio bateko argazkia. Argazkia: Jaizki Fontaneda.

85 astelehen daramatzate Bilboko pentsiodunek protestan; ia 20 hilabete geratu gabe. Mariano Rajoy-ren gobernuak pentsioak urtero %0,25 igoko zirela adierazi zuen orduan, eta honek Espainiako Estatuko pentsiodun askoren haserrea ekarri zuen. Hori dela eta, milaka kalera atera ziren, eta astero protesta egingo zutela zin egin zuten egoera hobetu arte. Gaur arte daramate protestan.

Espainiako Gobernuaren eraketak asko baldintzatzen du pentsiodunen egoera; irailak 23a da gobernua eratzeko azken eguna, eta egun horretan ez bada eratzen, 2020ko aurrekontuak ez dira aterako. Beraz, pentsioen igoera %0,25ekoa izango litzateke datorren urtean.

Egoera hala, pentsiodunak mobilizazio eta borrokaz jositako udazkena prestatzen ari dira. Lehenik eta behin, astelehenean iragarri duten bezala, irailaren 30ean mobilizazio handia deitu dute Bilbon, eta azarorako halako beste bat ari dira prestatzen sindikatu eta beste hainbat eragile sozialekin batera; izan ere, lanuzteak ere deitu nahi dituzte.

“Hainbat eragile sozialekin elkartu gara, sindikatuak barne, eta hiritar guztien mobilizazio egunak proposatu dizkiegu, lau orduko lanuzte batekin, langileek mobilizazioetara joateko aukera izan dezaten”, adierazi dio Público egunkariari Jon Fanok, Bizkaiko pentsio duinen aldeko mugimenduaren kideetako batek. Sindikatu eta eragile batzuek parte hartuko dutela baieztatu dute, eta elkarlanean jardungo dutela esan dute.

“Irabaziko dugu”

Andrea Uña pentsio duinen aldeko ekintzailea borroka hau irabaziko dutela ziur da: “Ilusio handiz aterako gara kalera, politikariei tinko jarraitzen dugula eta aurrean gaituztela argi uzteko”, dio Uñak. Politikariek haien eskakizunak ulertzen dituztela uste du Uñak, baina kasurik egiten ez dietela ere argi utzi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude