Berlin, 1945eko maiatzaren 8a. Alemaniarren kapitulazioak II. Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen eta, berehala, AEBek Overcast operazioa –gerora Paperclip operazioa izango zena– jarri zuten martxan; ahalik eta zientzialari alemaniar gehien eramango zituzten AEBetara, haien zerbitzura arma eta teknologia ikerketan jardun zezaten. Guztira 1.600 zientzialari bildu zituzten.
Ezkutuko operazioa zuzenean Harry Truman presidenteak baimendu arren, baldintza garbi bat jarri zuen: galarazita zegoen nazien alderdiko kideak edo naziei babesa eman zieten ikerlariak errekrutatzea. Agindua zuzenean beteta, bildutako zientzialarien kopuruak eta kalitateak nabarmen egingo zukeen behera. Askoren espedienteak garbitu, iragana zuritu eta hala gainditu zituzten “oztopo etikoak”.
Adibide garbienetakoa Werner Von Braun izan zen. SSetako kide, V2 suziriaren sortzaile nagusietakoa izan zen. Suziria egiteko gerra-presoak eta bestelako eskulan esklabua erabili zuten, eta milaka hil ziren prozesuan. V2ek, gainera, triskantza handiak eragin zituzten gerran, Ingalaterran batez ere. Garbiketa aurreko txostenak “segurtasunerako arriskutzat” jotzen zuen Von Braun, baina NASAren Marshall espazioko hegaldien guneko zuzendari izendatu zuten, eta duela 50 urte Apollo XI aireratzeko erabili zuten Saturn V suziriaren sortzaile nagusia izan zen.
Kurt Debus ere SSetako ofizial, eta nazien alderdiko zein SAko kide izan zen. Haren txostenak zioen “Indar Aliatuen segurtasunerako mehatxua” zela eta giltzapean egon beharko zukeela. NASAren jaurtiketa operazioen zuzendari izendatu zuten.
Hubertus Strughold fisiologoaren aginduz, hainbat esperimentu egin ziren Dachau eta Auschwitz esparruetan: presoak tenperatura baxuetan uzten zituzten, presio txikiko gelatan sartzen zituzten, haur epileptikoei oxigenoa murrizten zieten… Apollo-ren presio-trajea eta espazio-ontziko sostengu sistemak diseinatu zituen eta “espazioko medikuntzaren aita” esan zioten.
AEBak ez ziren izan Gerra Hotzean eta Espazioko lasterketan ikerlari alemaniarren laguntza izan zuten bakarrak. Sobietar Batasunak ere ikerlarien errekrutatzea jarri zuen martxan gerra amaitu bezain pronto. Baina sobietarrek erabaki zuten zientzialari horiek “bigarren mailako” herritartzat tratatuko zituztela. AEBetan ohoreak eta dominak jaso zituzten; SESBen, aldiz, behartuta ahalik eta zuku gehien atera ondoren, Alemaniara bidaltzea erabaki zuten. Eta, ilargiratzeari dagokionez behintzat, badirudi estatubatuarren metodo adeitsuagoek emaitza hobeak izan zituztela.
Werner Von Braunen omenez, Ilargiko krater bati haren izena jarri zioten eta Kurt Debusek ere badu bere kraterra Lurraren satelite natural bakarrean.
Washington-Mosku, 1963ko ekainaren 20a. Gerra Hotzeko bi potentzia nagusien arteko komunikazio linea zuzena, Telefono Gorria, jarri zuten martxan. Baina benetan telefono bat al zen?
SESB, 1960ko urtarrilaren 1a. Kieveko Zibernetika Institutuko urte berriko festan, ikerlariei, txantxetan, herrialde birtual bat asmatzea bururatu zitzaien. Cybertonia izena ipiniko zioten eta, beti ere, umore ukitua galdu gabe, 1960ko hamarkadan ideia hura garatzen jarraituko... [+]
Artikulu hau ilustratzen duen argazkia duela 50 urte egin zen. 1972ko ekainaren 8an, AEBetako undar armatuak Trang Bang herria bonbardatu zuten napalm bonbekin. Nekazari herri hartako biktimen artetik, haur multzo batek ihesean irten zuen, eta herri kanpoan zeuden... [+]
Obninsk (Sobietar Batasuna), 1954ko ekainaren 27a. Moskutik 110 kilometrora eraiki berri zuten zentral nuklearra sarera konektatu zuten lehenengoz eta, hala, energia industrialki ekoizten zuen lehen erreaktore nuklearra izan zen.
Los Angeles, 1984ko uda. XXIII. Olinpiar Jokoak AEBetako hirian egin ziren eta McDonald's frankiziak marketin kanpaina berezia prestatu zuen horiei lotuta: "Urratu eta irabazi" moduko txartelen bidez, bezeroek Big Mac bat jasoko zuten doan AEBek urrezko domina... [+]
Errusiarrek ez diote etimologiari erreparatu berriki COVID-19aren aurkako txertoari Sputnik V izena jarri diotenean. Berez, “bidaide” esan nahi du.
1961eko urtarrilaren 17an hil zuten Patrice Lumumba buruzagi antikolonialista eta azidotan desegin zuten bere gorputza. 60 urte geroago, geratzen den arrasto bakarra itzuli diote familiari, hortz bat. Hala, Lumumbak bere hilobia izango du.
Europa 1989ko uda. Altzairuzko Oihala, kontinentea goitik behera zeharkatzen zuen milaka kilometroko hesia, Varsoviako Itunpeko ekialdea eta NATOren eraginpeko mendebaldea zatitzen zituen muga, urratzen hasi zen.
Espazioko lehen bidaia Yuri Gagarinek egin zuen 1961ean; 1969an Neil Armstrong izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia.
1961etik 1971ra AEBek 67 milioi litro agente laranja bota zituzten Vietnamen 20.000 kilometro koadro baso eta 2.000 kilometro koadro labore lur suntsituz.
Sobietar Batasunean erlijio ofizialik izan balitz, izotz hockeya litzateke, eta erlijio horren profeta nagusia zein zen galdetuko bagenu, erantzuteko zalantzarik ez zen egongo: Valeri Kharlamov mitoa. Jende gutxik dakiena da jokalari handi honen ama, Begoñita, 1937an... [+]
Ez du oraindik sinatu baina erabakia iragarrita dauka Donald Trumpek: irismen ertaineko misil nuklearrak debekatzen dituen INF itunetik irtengo dira AEBak. Mundua berriro hurbilago dago, beraz, arma nuklearren kontrolerako lehen hitzarmena sinatu aurreko girotik, zeinetan... [+]
1968ko urriaren 2an, neurri demokratikoak eskatzen zituen ikasle mugimenduak deituta, jendetza bildu zen Mexiko Hiriko Hiru Kulturen plazan. Frankotiratzaile talde paramilitar batek 500dik gora pertsona atxilotu eta dozenaka hil zituen. Hamar egun geroago hasi ziren Olinpiar... [+]
Mosku, 1959ko uztaila. New Yorken SESBri buruzko erakusketa bat prestatu eta hilabete batzuetara, Sobietar Batasuneko hiriburuan AEBetako Erakusketa Nazionala antolatu zuten, Gerra Hotza pixka bat epeldu nahian. Erakusketako standak bisitatzen ari zela beroaldia jasan behar izan... [+]
Japoniako parlamentuak indar armatuak atzerrian parte hartu ahal izatea onartu du. Orain arte konstituzio japoniarrak debekatu egiten zituen bere mugetatik at zeuden interbentzioak.