Japoniak ejertzitoa handituko du

  • Japoniako parlamentuak indar armatuak atzerrian parte hartu ahal izatea onartu du. Orain arte konstituzio japoniarrak debekatu egiten zituen bere mugetatik at zeuden interbentzioak.


2015eko uztailaren 17an - 10:20
Japoniak 150.000 laguneko indar armatua dauka (Argazkia: BBC)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Lege aldaketak oposizio handia eragin du iritzi publikoan, hemendik aurrera armadak gatazkan dauden Japoniaren aliatuak babestu ahalko baititu.

Oposizioko ordezkari nagusi den Katsuya Okadak legea “demokraziaren puntu beltz” bezala kalifikatu du. Okadak gaineratu du herritarren %80ren ustez japoniarrei eman zaizkien azalpenak ez direla nahikoak.

Japoniaren garrantzi geoestrategikoa

Japoniak 150.000 laguneko armada dauka: besteak beste, ontzigintza indar garrantzitsua edukitzeaz gain, itsaspekoz eta hegazkin ugariz hornituta dago.

Bigarren Mundu Gerratik herrialde asiarra AEBen aliatu garrantzitsua da BBCk gogora ekarri duenez. Nahiz eta Gerra Hotza 1991tik amaituta egon, segurtasun arloan Txinaren egungo susperraldiak kezka sorrarazten die ondoko herrialdeei.

Afrikan pirateriaren aurkako operazioetan parte hartu du Japoniak. Halaber, 2014ko uztailean AEBkin eta Indiarekin batera ontzigintza operazioetan parte hartu zuen.

Horrez gain, Ipar Korearen misil armategiak "mehatxu" gisa ulertzen ditu Japoniako Gobernuak eta horrengatik, misil balistikoetan oinarritutako segurtasun sistema hobetzeko interesa adierazi du herrialde asiarrak.


Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...