Zergatik lotsatu hegazkinez bidaiatzeaz, trena hartzea baino merkeagoa baldin bada?

  • Suedian gero eta bidaiari gehiagok hautatzen omen du trena hegazkinaren ordez, klimaren krisiaz kezkatuta, atmosferara CO2 gutxiago isuri nahian. Suediaz harago ere gertatzen ari da: suedieraz flygskam deitzen dutena ingelesez diote flight-shame, nederlanderaz vliegschaamte, alemanez flugscham... Euskal Herrira iristen bada, hegaldatzeko lotsa. Baina nola ahalgetu hegan egiteaz, Baionatik Parisera –pentsa urrunago...– merkeago bazoaz hegazkinez trenean baino?

Greta Thunberg trenez iritsi zen Stockholmetik Erromaraino joan den apirilean, klimaren aldeko aldarria zabaltzeko biran.
Greta Thunberg trenez iritsi zen Stockholmetik Erromaraino joan den apirilean, klimaren aldeko aldarria zabaltzeko biran.

2019ko maiatzaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Europako gazteria aspaldian inork gutxik bezala inarrosarazi duen Greta Thunberg apirilaren 25ean itzuli zen Suediako bere etxera Europan zehar 11 eguneko bira eginda. Stockholmeko geltoki nagusian hartu zuen lurra eta ez aireportuan, bidai osoa trenez egina zelako: apirilaren 14an abiatuta, 16an hitzaldia Estrasburgon Europako Legebiltzarrean, 17-18an Erroman eta tartean Vatikanoan Frantzisko aita santua ikusten, 21-23an Londresen Extinction Rebellionekoekin egotera eta 25ean etxera.

Thunberg ez da hegazkinari uko eginez trena hartu duen bakarra. BBC telebista ingelesak kontatu ditu Suediatik Espainiako Andaluziaraino trenez bidaiatzea hautatu duten familien istorioak. Beste herrialde batzuetan bezala Suedian ere herritar askok sentitzen du hegaldatzeko lotsa, klimaren aldaketari hainbeste kalte egiten diola jakin arren hegazkina hartu izanagatik errudun sentitzetik abiatuta.

Bidaiariok ohiturak aldatu eta trenez egiten dituzte beren joan-etorri profesionalak eta bakantzak, harro aldarrikatuz sare sozialetan. Facebooken  daukaten orria aurten bertan 4.000 zaletutik 77.000ra handitu da BBCk dioenez. Herritarron elkarrizketetan aipatzen dira hegaldatzeko lotsa [flygskam], trenaren harrotasuna [tagskryt] eta ezkutuka hegazkina hartzea [smygflyga], iruzurra.

Neguan eguzki bila atzerri urrunetara bidaiatzeko ohitura zabaldua daukan Suedian azken urteotako lehenbiziko aldiz gutxitu egin dira hegaldiak, 2019ko lehe hiru hilabeteetan iaz epe berean baino 378.000 gutxiago irten dira hegan, adituek diotenez hango herritarren artean klimaren krisiaz zabaldu den kontzientzia hartzearen lekuko. Antza denez, suediarrek bereziki nabaritu dituzte tenperaturen igotzearen lehen eraginak naturaren erritmoen aldaketetan bezala jendeen eguneroko bizimoduan, eta sakrifizio pertsonal batzuk beren gain hartzea deliberatu dute, edo gutxiago bidaiatuz edo bidaiatzekotan garestiago den trena hautatuz.

Hegazkinek kutsadurari eta klimaren krisiari dagioten kaltea kalkulu ofizialetan oso azpitik jota dagoela aspalditik ari dira salatzen zenbait aditu. Berrikitan The Conversation webgunean Aurelien Bigo unibertsitariak  honakoa idatzi du: “Hegazkinezko bidai batek 1.500 aldiz gehiago kutsatzen du trenez egindako batek baino”. Xehetasun argigarriak eskaintzen ditu.

Garraiobideen alderaketa egiteko gehienetan bakoitzak kilometroko zenbat CO2 emititzen duen kalkulatzen da.
Horren arabera, hegazkina da kutsatzaileena, automobila ia maila berekoa eta trenaren kutsadura 45-ez biderkatzen dute biek. Baina hegazkinak bien aldean oso distantzia handiak korritu ditzakeenez denbora berean, ez ote da komeni beste faktore bat ere zaintzea?

Kalkulua bidai-orduko egin dezagun. Euskaldun bat prest baldin badago bakantza lekura iristeko 10 orduz bidaiatzeko, autoz Espainia edo Frantzia zeharkatu ahal izango ditu, baina hegazkina hartzen badu kontinente osoa eta gehiago. Bigoren kalkuluetan, hegazkinezko bidai batean herritar batek autoz joandako batek baino 125 bider CO2 gehiago isurtzen du eta trenez bidaiatu duenak baino 1.500 gehiago. Zer ikusirik ez soilik kilometroka egindako alderaketetatik.

Kutsadurak eta zergak barkatuta

Baina merezi ote du herritarrak kezkaraztea beren ametsezko asteburu batean  Londresera edo Bartzelonara hegazkinez joateagatik, ibilgailu horri ez badagokio kalkulu ofizialetan klimaren aldaketa eragiten duen CO2-aren isurketen %0,8 baizik? Frantziako datuak dira, ez galdetu existitzen ez den Euskal Herriko estatistikarik, arren. Nazio Batuen klimari buruzko biltzarretan itsas eta aireko garraioak kontabilizatzen ez badira, zergatik beldurtu herritarra?

Kontua da, dio Bigok, nazioarteko hegaldiak kalkuluetan sartuz gero garraioei dagokiela planetako CO2 isurketen %1,5 –Frantziak isurien %4,4, euskaldunok ez gara atzetik ibiliko–, ez da mesprezatzeko kutsadura. Baina, gainera, CO2a ez da hegazkinen kutsaduraren atal bat baizik, gehitu behar zaizkio klimarentzako txit kaltegarriak diren NOx nitrogeno oxidoa eta gas gehiago, atmosferaren oso goiko geruzetan isuriak, denetara garamatzatenak kopuruak bi halakoz biderkatzera.

Alabaina, IATA Aire Garraioko Nazioarteko Elkarteak aurreikusi du 2050 bitartean bidaiarien trafikoa bikoiztu egingo dela. Bidaiariak %3,5 ugarituko omen dira urtero baina hegaldien industriak eraginkortasun energetikoa hobetuko du urtero... %1,5. Klimaren krisia arintzerik ezin horrela espero.

Industriaren arrakastaren neurritzat balio dezake Europar Batasuneko hegazkinen kutsaduraren handitzeak: 1990tik 2014ra artean %110 gehiago. “Nola ulertu hegazkinaren arrakasta hau?”, galdetu du Olivier Maryk Reporterre aldizkarian plazaratutako “Les avions ne payent pas d’impôts mais polluent au maximum“ [Hegazkinek ez dute zergarik pagatzen baina kutsatzen nagusi dira] analisian. “Erraza da: urte luzez industria aeronautikoak metatu dituen pribilegioei esker. Batetik abantaila fiskalak eta bestetik CO2 kuoten sistema, sektorea bizi da sasoi aldirik onenean”.

Hegazkin konpainien arrakasta oinarritzen da Chicagoko 1944ko Itunean, zeinetan estatuek hitzartu baitzuten nazioarteko hegaldietarako kerosenoak zergarik ez edukitzea. Geroztik  salbuespen hori zabaldu zitzaion estatu barruko hegaldietarako erregaiari, kerosenoa bihurtuz fiskalitate orotatik libre den erregai fosil bakarra.

Europar Batasunak, horrela galdu ditu urtean 10.000 miloi euro kobratu gabeko zergatan. Baina, hori gutxi balitz, hegaldien industriak urrea atera dio klimaren aldaketaren kontrako estrategiari ere: 2012ko kopuruak aipatuz, Maryk dio CO2 kuoten merkatuan 700 milioi eta 1,36 miliar euro artean irabazi zutela.

Horiek eta gehiago dira lanean hasi aurretik gazte europar asko ikasketa bidaian Cancunera ez bada New Yorkera edo Baliraino joatea korriente bihurtu duten abantailak, hurbileko mugimenduetan ere abioiak gero eta garraiobide ohikoago bilakatu dituztenak, kalte gutxiago eragiten duten garraiobideei preziotan irabazita.

Alabaina, batetik hegazkin eta autobusen konkurrentzia subentzionatua, bestetik AHT berrietarako desbideratutako inbertsioak, trenbide sare klasikoak gain behera etorrita daude. Gaur, garestiago ordaindu arren Europa trenez zeharkatzen tematu bazara, senperrenak ikusi behar dituzu ibilbide eta ordutegiak jakiteko ere. Esnobismoa, burugogorkeria ala erresistentzia baketsua? Flygskam sentitzen dutenek, hegazkinaz lotsatutako suediarrek, elkarri sare sozialetan laguntzen diete zailtasunak gainditu eta trenezko bidaiak antolatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


Muturreko arriskuak hobeki ulertu

Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
"Azpian lur hotza"

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025-06-22 | Basilika
Kairos #04: Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
MULTIMEDIA - Basilika

Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Eguneraketa berriak daude