Madrilen ere erabaki nahi dugu

  • Eskuin muturrak ez du gobernu neofrankistarik ekarri Espainiako Estatura. Euskal Herritik begiratuta ere, hori da hauteskunde hauetatik atera litekeen ondoriorik nabarmenena. Are gehiago, eskuma hori gero eta txikiagoa da Hego Euskal Herrian, eta Nafarroan bakarrik lortu du ordezkaritza, baina botoetan atzera eginez. Parte-hartzearen hamar puntuko igoeraren klabe nagusia beldur horretan oinarritu da.


2019ko maiatzaren 12an

Hego Euskal Herriko emaitzetan nabarmenena EAJren, PSOEren eta EH Bilduren igoerak dira, eta batez ere lehenbiziko biena. EAJk marka hautsi du, Espainiako hauteskunde orokor batzuetan halako igoera erdietsita. Bere diputatuak Madrilen erabakigarriak direla saldu du –hainbatetan hala gertatu da, bai PSOEren baita PPren gobernuak ahalbidetuz– eta herritarrek sinetsi egin diote, areago orain boto horiek eskuin muturrari aurre egiteko izan bazitezkeen. Baina EH Bilduren boto emaileek ere berdintsu sinetsi dute euren bozkak erabakigarriak izan daitezkeela, are gehiago PPren aurkako zentsura mozioarekin gertatu dena ikusita.

Gobernagarritasunari begira, Madrilen bere bidea egingo du Pedro Sánchezek, baina euskal lurretan argi geratu da EAJ-PSE bikotearen sendotasuna. Identitate gaiek aliantza zirikatzen ez badute –erabaki eskubidea edo gisakoekin, adibidez– luzerako erromantzea izan dezakete. Oraingoz ez dirudi EH Bilduk eta galera itzela izan duen Podemosek asko ikaratzen dutenik jeltzale eta sozialisten jardun erosoa.

Emaitza hauek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako txanpa ere izan daitezke. Oso bestelakoak izango dira, baina orain ondo kokatuta egoteak lagunduko du hurrengoetan ere emaitza onak izatea, eta alderantziz. Alde horretatik, Nafarroak garrantzi berezia izango du, 2015eko aldaketa berrestea baitago jokoan. Horretarako abiapuntua ez da txarra. Lehia oso estua izango da, hori seguru, baina Navarra Sumak ez du ezer gehitu, alderantziz, eta hori bera ez da datu txarra. Arriskurik handiena da UPNk eta PSNk gehiengo osoa lortzea, eta oraingo emaitzek ahalbidetuko lukete hori. Ez da hain samurra izango Espainian zartakoka ari direnek Nafarroan corralitoa berpiztea, baina ez da komeni espainiar batasunaren indarra gutxiestea.


ASTEKARIA
2019ko maiatzaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019
Aurreakordioa sinatu dute koalizioan gobernatzeko PSOEk eta Unidas Podemosek

Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.


2019-11-11 | ARGIA
Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019-11-11 | Z. Oleaga
Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019-11-11 | ARGIA
JARRAIPENA | Pedro Sanchezen hauteskunde errepikapenak faxismoari hegoak eman dizkio

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeotan, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herritarrek 23 ordezkari hautatuko dituzte. 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude