Kataluniako parlamentari presoentzako txaloak nagusi Espainiako Kongresuan

  • Espainiako Kongresuan izan dira bigarren egunez jarraian Turull, Rull, Sanchez eta Junqueras. Behin osatuta, Kongresuko mahaiak erabakiko du euren kargugabetzearen inguruan. Meritxell Batet, izendatu dute Kongresuko presidente .


2019ko maiatzaren 21an - 13:35
Diputatu presoak Ciudadanoseko Albert Riveraren ondotik pasatzen. Argazkia: Ramon Tremosa

Goizeko 09:00ak pasata heldu dira Kataluniako preso politikoak Espainiako Kongresura, Soto del Real espetxetik eramanak. Aretora sartzean gainontzeko kongresukideen txaloak nagusitu dira, nahiz eta “kanpora” esaten zuten oihu batzuk ere entzun diren. Lau politikariek alderdikideak zein beste indar politikoetako ordezkari ugari agurtu eta besarkatu dituzte eserlekuetara bidean, Podemos, PSOE eta Ciudadanosekoak barne.

Diputatuek euren karguak hartu dituzte banan-banan, eta ondoren Kongresuko mahaia osatzeko bozketak hasi dira. PSOEko Meritxell Batet kataluniarra izan da hautatua presidente lanetarako, bigarren bozketan. EH Bilduk boto baliogabea eman du, bozkan “LLibertat, askatasuna” idatziz, eta EAJk aldekoa. Kongresuko mahaiaren lehendabiziko erabakietako bat diputatu presoen kargugabetzearen inguruan erabakitzea izango da. Iturri gehienen arabera aldeko erabakia hartuko du mahaiak. Edonola ere, auzia berriz ere Espainiako Auzitegi Gorenera bidaltzeko aukera ere badu.

Romeva Espainiako Senatuan

Raul Romevak, bere aldetik, Senatuan hartu du bere kargua. Hemen ere txaloak izan dira politikariarentzako. Bere familia Senatuan eman dioten tratuaz kexu azaldu da, luze izan baitute areto batean bakartuta saioa hasi bitartean. PSOEko Manuel Cruz izendatu dute Sentuko presidente.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Azken 20 urteetan etxebizitzetako ur grisak birziklatzen ditu Kataluniako herri batek

Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen 2002an, eta 2008an eta 2018an eguneratu zuen, murriztaileagoa izan zedin.


Kopa eta kulero menstrualak doan Katalunian

Kopa baten, kulero menstrual baten edo konpresa berrerabilgarri pare baten artean aukeratu ahal izango da.


Eguneraketa berriak daude