Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

  • Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019ko azaroaren 11n - 00:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zenbaketak iraun bitartean lehia izan da PP eta EAJren artean, eserlekuetako bat nork eramango. Azkenean, botoen %35,27arekin, EAJk bereganatu du, apirileko hauteskundeetan lortutako hiru eserlekuei laugarrena gehituz. Botoen %19,12arekin eta aurreko hausteskundeetan lortutako bi eserlekuak mantenduz, bigarren postuan kokatu da PSE. Honen atzetik, botoen %15,40rekin, hirugarren geratu da E. Podemos; apirilean bi eserleku aterata, bakarra lortu du oraingoan. Laugarren postuan geratu da EH Bildu, botoen %15,05arekin eta apirilean lortutako eserlekuari eutsiz.

Eserleku batengatik lehian aritu arren, atzetik geratu da PP, eserlekurik lortu ez duten alderdien zerrendako buru. Espainian gertatu bezala, alderdiak igoera izan du Bizkaian ere, baina ez diputatu bat lortzeko haina.

Alderdi gehienek boto kopuru galera izan dute apiriletik hona. PP alderdiaz gain, bozka kopurua handitzea lortu duen alderdi bakarra EH Bildu izan da; 94.377 boto bildu ditu hauteskunde hauetan, apirilean baino 2.606 gehiago (91.771 atera zituen aurrekoan).

Parte hartzeari dagokionez, abstentzioak gora egin du apiriletik hona: parte hartzea %69,34koa izan da, eta apirilean %72,85ekoa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude