Zergatik hondoratu zen 'Mary Rose'?

  • Portsmouth (Ingalaterra), 1510. Mary Rose gerraontzia eraikitzen hasi ziren. Henrike VIII.a urtebete lehenago igo zen tronura eta, Gaztelak nahiz Portugalek itsasoaren kontrolean Ingalaterrari aurrea hartua ziotela ikusirik, itsas armada indartzeari ekin zion berehala.

‘Mary Rose’ ontziaren irudia, hondoratu eta hurrengo urtean argitaratua.
‘Mary Rose’ ontziaren irudia, hondoratu eta hurrengo urtean argitaratua.

Mary Rose ez zen armadako ontzirik handiena, baina oso azkarra zen eta, 78 kanoiei esker, oso eraginkorra; ontzidi berriaren ikur izango zen.

1545ean Henrikeren erregealdia amaitzear zegoen; handik urte eta erdira hilko zen. Baina Mary Rose ontzidiko entseina zen oraindik. Urte hartan Frantziako itsas armadak Ingalaterrako kostaldea eraso zuen. Abuztuan frantziarrak egoztea lortu zuten, baina aste batzuk lehenago, uztailaren 18an Mary Rose bat-batean, arerioen inongo erasorik gabe, hondoratu zen Solenteko guduan. Antza denez, ontzia biratzean eskoratu egin zen eta kanoi-zuloetatik ura sartu zitzaion. Eskifaiako kide gehienak –400 inguru– ontziarekin batera hondoratu ziren. Kontua da ohiko maniobra horietan kanoi-zuloak ixtea oinarrizkoa zela eta ez orduan, ez orain, ez dagoela garbi zergatik ez zituzten itxi.

Ontzirik onenak lortzeaz gain, erregeak eskifaia profesionalak osatzeko ahalegin berezia egin zuen eta, horretarako, ez zuen erreparorik izan atzerriko mertzenarioak kontratatzeko. 2008an argitara eman ziren gutun batzuetan kontatzen da 1545eko urte hasieran ingeles ontzidiak kostaldetik gertu jitoan eta galduta zebiltzan Gaztelako 9 ontzi atzeman zituela. 600 gora soldadu eta marinel zeuden ontzietan, gehienak euskaldunak eta andaluziarrak. Bada, erregeak haiekin bat egiteko aukera eman ziezaieten agindu zuen. Eta ondoren atxiloketen berri inon jaso ez zenez, pentsatzekoa da ordura arte Gaztelaren zerbitzura aritutakoak Ingalaterraren soldatapeko izan zirela handik aurrera.

Ontziaren arrastoak 1982an atera zituzten itsas hondotik eta museo batean jasota daude orduz geroztik. 20.000 objektutik gora aurkitu zituzten, Tudorren garaia irudikatzeko altxor bikaina. Eta 400 hildakoen arrastoak aztertzeko aukera ere zabaldu zen orduan. 2008an bertan, aipatutako gutunen berri izan eta aste gutxira, Simon Fraser unibertsitateko Lynne Bell kriminologoak 18 indibiduoren azterketen ondorioak azaldu zituen: Mary Rose-n hildako gehienak, %6Otik gora, ez ziren britainiarrak. Hortz-haginen isotopoak aztertuta, indibiduo batek haurtzaroan zer motatako –eta nongo– ura edan zuen jakin daiteke eta hala ondorioztatu zuen Bellek ontziko “atzerritar” gehienak kostalde atlantikokoak zirela britainiarrak bezalaxe, baina hegoaldekoagoak.

Eta horrek hipotesi berria ekarri zuen: euskaldunak, bretoiak, andaluziarrak, portugaldarrak… bildu ziren ontzi hartan eta, beraz, hizkuntza asko nahastu, besteak beste, euskara. Esperientzia handiko profesionalak izan arren, komunikazio arazoak eragingo zituzkeen horrek, agindurik oinarrizkoenak ere –kanoi-zuloak ixteko, adibidez– ez ulertzeraino. Alegia, elkar ezin ulertuak hondoratu zuela Mary Rose.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunak eta itsasoa
2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


2023-10-08 | Axier Lopez
Martín Rodrigo y Alharilla
“Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”

Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]


Esklabotzaren memoria Europan
Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna

Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]


Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Esklabotzaren gaiarekin, ‘The Guardian’ Kataluniako ispiluari begira… eta Euskal Herrian zer?

Erresuma Batuan eta Katalunian gizakien esplotazioan oinarrituriko iragan eta garapen ekonomikoarekin zer egin eztabaidak plazara salto egin duen bitartean, gurean jarraitzen dugu isilik eta eztabaidarik gabe.


Eguneraketa berriak daude