Europa da kontinente bat, ados, kontzeptu geografiko bat, kultural bat, politiko bat. Baina da batez ere amets bat, utopia bat, paradisu moduko zerbait munduko beste hainbat bazterretatik hona lekualdatu nahi duen migrariarentzat.
Tximi ez da zehazki migrari, ama Andoaingoa, aita Marokokoa, hamabi urte arte Frantzian bizitu zen, Donibanen eta Baionan. Eta hala ere “moro bat, pentsatuko zuten, zergatik horren gainian giro petrala zegoen”. Ezagun duelako saiatzen da Europara joan nahi dutenak ohartarazten, ez dela hainbesterako, gutxi duela agindutako lurraldetik. Negozio batean sartuko da Sakirekin, ordea, jendea ekarri behar dute han behetik: “Hi, nahi al duk kamionian nerekin etorri?”.
Hain zuzen, kamioi bidaia bat da liburuak harrapatzen duena, atari-ondorengoekin, baina Euskal Herritik Marokora egindako joanaldia, gero buelta giza generoz kargatuta egiteko asmoarekin. Bidaia horretako peripeziak ezagutuko ditugu, beraz, jakingarriak, ez batere aspergarriak, Tximiren ahotik kontatuak denak, ahots oso pertsonal batez, zeinak eusten dion irakurketari narrazioak irauten duen denbora guztian. Eta dena oso modu, hitzaren zentzu onean, noski, pelikuleroan. Irakurlearen aurretiko esperientzia zenbateraino den garrantzitsu, behin eta berriro etorri zait burura orain ez asko ikusitako Oreina filma, Koldo Almandozena, zehatzago Khalil pertsonaia, Sastreren eleberriko protagonistaren anaia biki filmikoa. “Hi berriz, pelikula bat egiteko ere bahaiz”, esango dio uneren batean Sakik Tximiri. Almandozek izango balu sorkuntza lehorteren bat, Leuropa egokitzea ez litzateke aukerarik makurrena.
2002an argitaratua, migrazio berri deitu honen afera apenas gurean agertzen hasi zenean, hainbeste urte beranduago oraindik ere sekulakoa da gordetzen duen gaurkotasuna, gaiak bezala nobelak. Eta gauzak gehiegi aurreratu nahi gabe, baina tesi ezin kitzikagarriago bat uzten digu azkenerako, Sussu pertsonaia erdi ero erdi bisionario baten ahotik: lurra ez dela horren erraz uzten, akaso zerutik joan nahi dutela auskalo nora. “Hemen duk paradisua!”. Irakurri nuen nonbait ziur aski Sastreren lanik onena zela. Hala ez bada, seguru ez dabilela sobera urruti.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]