“Lurraren kontzentrazioa dakar liberalizazioak”

  • Munduan izandako gatazkek usu puntu komuna dute oinarrian: lurren banaketa txarra. Bakar batzuen eskuetan kontzentraturik kausitzen delako laborarien lan tresna. Ohartarazte honek balio du Afrikako, Ekialde Hurbileko, Hego Ameriketako zein Euskal Herriko gatazka sozio-ekonomikoak ulertzeko. Historiari begiratu eta gaur egungo errealitatea analizatzen dabil Pierre Blanc unibertsitarioa, beti egoera hobetu eta gatazka politikoak saihestu nahian.

Lurren jabetzea eta gosetea eskutik doaz.

2008az geroztik areagotuz doan Land grabbing-az gehien hunkia den kontinentea dugu Afrika eta justu, goseteaz gehien hunkia dena ere dugu. Ez da baitezpada lotura zuzenik, gosetea urrunagotik datorrelako. Baina, korrelazio hau ezin dugu gorderik utzi, batez ere gosearen arazoa konpontzeko Afrikan inbertitzen dabiltzala diotenen parean. Ezin ditugu hori erraten utzi, ez delako horrela. Lekuko laborantza garatuz dezakegu arazoa konpondu, laborariak lagunduko dituzten laborantza politika nazionalen bidez.

Ohidura zuzenbidea bost axola zaie inbertitzaile hauei.

Kolonizaziorik egon ez den Afrikako herrietan du ohidura zuzenbideak presente segitzen. Estatu modernoek usu haien esku hartu dituzte lurrak, laborariek ohidura zuzenbidearen bidez segitzen dituzte erabiltzen. Kontua da estatu horiek ez direla beti akasgabekoak eta inbertitzaileei saldu edota ematen dizkietela eremuak. Larria da, presio handia dutelako kanpoko inbertitzaileek.

Kolonizatuak izandako beste eremu guztiak ere ditu Afrikak.

Magrebera iritsi ziren frantses kolonoak, hegoko Afrikara nederlandarrak eta britainiarrak, sartu eta lur guztiak bereganatu zituzten. Oraindik gaur egun sendi dira ondorioak. Begira Hego Afrikara, lurraren gaia sekulan baino gehiago Cyril Ramaphosa presidentearen agenda politikoan da. 1994ko bozketak irabazirik, Nelson Mandelak ez zuen lur erreforma erradikalik pasa nahi ukan, kohesio nazionala zaintzeko. Denbora pasa da eta ondorengo presidenteek ez dute Mandelak zeukan onespena. Lurren banaketa justu bat bideratzeko hautua egin du Ramaphosak, justizia bera delako jokoan. Kontua da ez dela nolanahika egin behar. Begira Zimbabwen, bortxaz bideratu dute eta gosetean hondoratu da herria.

Zein da bide egokia?

Afrikarren lur eskubidea segurtatu behar dela erratea oso ongi da, jabetza tituluak banatza oso ongi da, sosegua ekartzen dietelako laborariei. Baina historiari so egin behar zaio, iraganeko irakaspenei! Laborarien alde doan laborantza politika handinahirik ez bada marrazten, goiz ala berant salduko dituzte haien lurrak, laguntzarik gabe zailegia zaielako irautea.

Autoritarismoaren ala iraultzen oinarrian usu dugu lurra.

Momentu agropolitikoak deitzen ditut gertakizun horiek. Oraindik oso landa eremuko eta nekazaritzako jendarteetan hori horrela da. Afrikan, Erdialdeko Amerikan zein Asian, lurraren banaketa txarra daukagun lurraldeetan. Alde batetik, lur-oligarkiak haien interes ekonomikoak babestu nahian dabiltza eta bestetik, lurra eskuratu ezinean dabiltzan laborarien protestak ditugu. Adibide asko dugu, baita Europan ere, Espainian ala Italian demagun, gehiegikeria autoritario anitz uler dezakegu lurraren prismari begiratuz.

Politikaren zein erligioaren haritik begiratu ohi diogu Ekialde Hurbilari. Alta hor ere lurra dago usu oinarrian.

Oso gaizki banatua izan da lurra Ekialde Hurbilean, bereziki otomanoek XIX. eta XX. mende hastapenean lurra pribatizatzeaz gain, bakar batzuen esku metatu zuten. Egipton ere, otomanoez bereizi arren, lur bipolarizazio ikaragarria gertatu zen 1952eko iraultza denboran. Iranen berdin. Hots, hainbat gertakizun politiko ezagunek egoera hau dute oinarrian. Haatik, badira herri batzuk, Libia edo Palestina demagun, non ez den horrelako erreformarik egon. Lur banaketarik egon ez izanak oraindik ondorio politikoak dauzka.

Demokraziarik ez da lur banaketa justurik ez bada.

Lurren banaketaren eta egonkortasun politikoaren artean lotura zuzena dagoela erakusten digu historiak. Begira AEBei eta Kanadari, demokrazia garatu ahal izan dute paisaia sozio-agrario nahiko berdinzale batean. AEBetan izan zen lehen aldian baldintzen berdintasunaz harriturik agertu zen Alexis de Tocqueville teorialaria. Berdintasuna lurren banaketari ere lotua zen. Hori diot argi utziz bazterturikoak kontutan hartu gabe egin dutela; gogoan ditut beltzak, izena zikinduak edota sarraskituak izan diren populu autoktono guztiak. AEBetako egorkortasun demokratikoaz ari garenean, demokrazia zuriaren egonkortasunaz ari gara.

Gure errealitateari ere so egin diezaiogun.

Mundu guztian sendi den lurren kontzentrazioa pairatzen dugu. Batetik, geroz eta laborari gutiago dugu, lanbiderako bokazio txikia delako eta bestetik, inbertitzea merezi duen aktibo errentagarri bihurtu delako lurra. Egonkortasunik eza ez da hain inportantea politikoki, Frantzian adibidez biztanleria aktiboaren %2-3a delako laborari. Baina arazoa hor da.

Lurren kontzentrazioa nola saihestu?

Oso zaila da, baina bai ala bai lurraren merkatua erregulatu behar da, lurraren kontzentrazioa dakarrelako liberalizazioak.

Lurra, gatazken oinarri
“Bakeak nau interesatzen, horregatik naiz geopolitikari begira. Geopolitikaz interesatzen garenean biolentzia dinamikez interesatzen gara. Ekialde Hurbila eta Mediterraneoan zentratzen naiz. Lurraren eta uraren gaiak zein heinetaraino determinanteak diren ohartzen gara lurralde hauei begiratzean. Baina funtsean, munduko beste eskualdeetan ere dinamika berak ageri dira; nire sustraietan oihartzuna duten dinamikak, laborari semea izaki”

 


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2024-05-28 | Euskal Irratiak
Kanboko Marieniako eraikuntza proiektua gaitzetsi dute larunbatean

Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
“Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute”

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan

Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.


Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Hamar urteak ospatuko ditu Lurzaindiak igandean Senperen

Laborantza herrikoiaren alde eta espekulazioaren aurka lanean dabilen Ipar Euskal Herriko egitura 2013an osatu zuten eta orduz geroztik 35 laborari dabiltza ekoizpenean, Lurzaindiaren lurretan.


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako kolektiboko kideek denda bat blokeatu dute Donibane Lohizunen

Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako taldeek okupatu zuten Senpereko Olha etxea saldu da

Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.


2023-07-27 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako kolektiboa sortu dute Luhuson

Atxik Luhuso kolektiboa sortu dute herrian etxebizitzak eraikitzeko proiektu berriari erantzuteko.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Uztaritzen salerosketa espekulatibo berria salatu dute

Uztaritzeko etxe bat 480.000 euroan salgai jarri dute, eta herritar talde batek ekintza hori salatu du uztailaren 16an. Ipar Euskal Herrian ikusten den espekulazioaren aurkako mobilizazioa egin da igandean.


Eguneraketa berriak daude