Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

  •  Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza egitasmoaren kontra dabiltza mobilizaturik.

Marieneako lurren aldeko protesta bat, Kanbon. France 3 Euskal Herri

2024ko urriaren 3an - 09:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Marieneako lurren aldeko borrokaren harira asteazkenean atxiloturiko hiru lapurtarrak aske utzi dituzte egun bukaeran. Aske izanik ere, epaiketa ukanen dute otsailean. Apirilean Kanboko Herriko Kontseiluaren bileran egindako protestari lotuak dira atxiloketak. Lur horiek etxebizitzen eraikuntzara bideratu beharrean, laborantzarentzat atxikitzearen alde mobilizatu ziren egun horretan dozenaka herritar. Jendarme, manifestari eta hautetsien arteko bultzaden artean Christian Deveze auzapeza erori zen, eta hitz gogorrak ukan zituen manifestarien kontra.

Bouygues enpresak etxebizitzak eraiki nahi ditu Kanboko Marienia etxaldeko laborantza lurretan, eta herritarrek kontrako mugimendu zabala  antolatzea eragin du horrek. Manifestazioak, okupazioak, ekintza sinbolikoak, auzi bideak zein petizioak, hainbat ekintza bideratzen dabiltza egitasmoa geldiarazteko xedez, baina oraingoz ez du atzera egiteko asmorik auzapezak. 

 


Lurraren espekulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin